(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Garesko Schneider Electric enpresaren instalazioak ikustera joan da ostirala, 2011.eko martxoak 4

Azken urteetan, Gobernuak 2,3 milioi euroko laguntzak eman dizkio enpresari inbertsiorako, enplegurako eta I+G proiektuetarako  


Lehendakaria Schneider Electric enpresa ikustera joan da

Sanz Lehendakaria inbertsioaren zati handiena jaso duen makinaren funtzionamenduari begira. Ondoan ditu Roig kontseilaria, Valer eta Mendioroz. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Garesko Schneider Electric enpresa multinazionalaren fabrika ikustera joan da. Enpresa energiaren kudeaketan aditua da. Azken urteetan, Gobernuak 2,3 milioi euroko laguntzak eman dizkio enpresari inbertsiorako, enplegurako eta I+G proiektuetarako.

Enpresak 25 milioi euro inbertitu berri ditu Garesko fabrikan ODACE linea berriaren munduko  ekoizpena gauzatzeko. Linea berri hori Espainian diseinatu eta ekoiztutako material elektriko txikiena da

José María Roig Aldasorok, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Enrique Valerrek, Espainia, Portugal eta Hego Amerikako Schneider Electric enpresaren Country Presidenteak, eta Patxi Mendiorozek, instalazio horretako zuzendariak, lagunduta, Sanzek instalazioak ikusi ditu eta Schneider Electric enpresak Nafarroako herrian dituen nobedadeen berri eman diote.  

Enpresatik zehar ibili denean, Lehendakariak zera azpimarratu du: "Nafarroako Gobernuak I+G+B proiektu hori babestu nahi du, proiektua ondo aztertu eta garatu baitu Schneider Electric instalazioak. Enpresa funtsezkoa da energiaren eraginkortasuna lortzeko, eta helburu hori gaur egungoa da erabat".

25 milioi euroko inbertsio horretatik 16 milioi euro produktu berrien ekoizpen lineak instalatu eta martxan jartzeko dira. Gainerako bederatzi milioi euro instalazioaren produktibitatea hobetzeko (4 milioi euro) eta ikerketa garatzeko eta sustatzeko (5 milioi) erabiliko dira.

Enpresak 66 milioi unitate ekoiztuko ditu 2013an eta munduan zehar banatuko dira. Horien % 70 ODACErenak izango direla aurreikusi da. Gama hori enpresak Garesen ezarrita duen Munduko Lehiaren Zentroak gauzatzen du eta egoitza eta bulegoetarako izango da.

Azpimarratu beharra dago, azken urteetan, Gobernuak 2,3 milioi euroko laguntzak eman dizkiola enpresari inbertsiorako, enplegurako eta I+G proiektuetarako.        


Lehendakaria Schneider Electric enpresa ikustera joan da

Sanz Lehendakaria entxufe bat hartzen makina robotizatu batetik ( irudia handitu )

30 herrialde baino gehiagorentzako ekoizpena

Gaur egun, Garesko enpresak 200 langile inguru ditu eta lau kontinentetako 30 herrialde baino gehiagoko taldearen material elektriko txikien eskaria asetzen du. Garesko Garapen Zentroa Schneider Electric enpresak Espainian dituen bost zentroetako bat da, material elektriko txikiak ikertzen ditu bereziki eta 34 langile ditu gaur egun.

Zentroak irizpide modularretan oinarrituriko linea sortu du eta horrek azkeneko erabiltzaileari instalatzea eta trukatzea erraztuko dio. Gainera, izan ditzakeen materialei esker, egurra zein aluminioa, edozein ingurunetara egoki daiteke.    

Schneider Electric enpresak, Espainian, ekoizpenerako 9 zentro eta 46.000 m2-ko zentro logistiko bat ditu. Enpresak Bartzelonan duen egoitzatik zuzentzen du taldearen jarduera EMEAS eremuan. Eremu hori Europak, Ekialde Ertainak, Afrikak eta Hego Amerikak osatzen dute.

Nafarroako fabrikaren jatorria

1972an Eunea fabrika elektroteknikoa eratu zuten B.J.C. enpresaren eraginpean. Enpresa horretatik lau urte beranduago banandu zen.1984an Eunea bere merkataritza sarearen bidez hasi zen produktuak merkaturatzen eta bi urteren buruan S-47 material elektriko txikien gama merkaturatu zuen, batez ere etxeko instalazioetarako.

90eko hamarkadaren hasieran Schneider Electric enpresarekin batzen hasi zen Himel enpresaren bitartez eta, geroago, Telemecánica enpresaren bitartez. 1992an Euneak Schneider Electric Españarekin bat egin zuen guztiz.     

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa