(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2006tik argiteria publikoan energia efizientzia lortzeko laguntzak ematen ditu ostirala, 2011.eko martxoak 4

Horri esker, 2009. urtera arte 15.330 megawatt orduko aurreztu dira


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren bidez, 2006tik argiteria publikoan energia efizientzia lortzeko laguntzak ematen ditu. Zehatz esanda, 1.369.504 euro bideratu ditu horretara, 6.240.535 euroko kopuru osotik.

Nafarroako toki entitateek hartutako neurri nagusiak izan dira LED teknologiara aldatzea (2009tik aurrera), zaharberritzeak eta egon dagoen argiterian auditoretzak egitea eta fluxu-erreguladoreak ezartzea. Horiei guztiei esker 15.330 megawatt orduko aurreztu dira 2006 eta 2009 urteen artean (oraindik ez dago 2010. urteko daturik).

Hau da egindako inbertsio osoaren banaketa urteen arabera: 2006an xede horretara 398.265 euro bideratu ziren; 2007an, 140.317 euro; 2008an, 1.500.584 euro; 2009an, 1.363.886 euro; eta 2010ean, 2.837.483 euro.

Jardun horien bidez, Foru Gobernuak sistema energetiko jasangarriagoa, lehiakorragoa eta seguruagoa lortu nahi du, eta zehatz esanda, LED teknologiarekin energia kontsumo txikiagoa eta mantentze kostu txikiagoa egitea lortu nahi da. Horrez gain, fabrikatzaileek argi-kutsadurari aurre egitea ere aipatzen dute. Kalkuluen arabera, teknologia horren bidez urteko kontsumo elektrikoan %70 eta %75 bitartean aurreztuko da eta CO2 gutxiago isuriko da. Horrez gain, LEDak ez dira gastatzen, eta beraz, gehiago irauten dute (gutxi gorabehera 25 urte). Hori dela eta, mantentze kostuak gutxitu egiten dira.

Argiteria publikoan hobekuntzak egin dituzten udal entitateetatik 45 LED teknologiara aldatu dira; 50 udalek egon dagoen argiterian zaharberritzeak egin dituzte; 28 toki entitatek argiteria publikoan fluxua erregulatzeko instalazioak jarri dituzte; eta 25 udalek egon dagoen argiteriaren auditoretzak egin dituzte.

LED teknologiara aldatzeko apustua egin duten udalak hauek dira: Leitza, Tebas kontzejua, Etxarri-Aranatz, Burlata, Erriberri, Berriozar, Arbizu, Aritzala, Arroitz, Artaxoa, Barasoain, Bera, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Caparroso, Cintruénigo, Cordovilla, Egues, Lizarra, Etaiu, Faltzes, Fitero, Fustiñana, Irurre, Izaba, Labeaga, Lakar, Lantz, Legaria, Leitza, Lerga, Lesaka, Milagro, Mirafuentes, Orkoien, Ostitz, Oteitza, Otiñano, Erronkari, Añana, Sunbilla, Uztarroze, Alesbes eta Villatuerta.

Neurria 2008ko otsailaren 26an Nafarroako Gobernuaren eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) artean 2008-2012 aldirako sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa