(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Noaingo ikastetxe publikoan hamahiru gela berri eraiki ditu ostirala, 2011.eko martxoak 4

Sanz Lehendakariak bisitatu duen jardun horretarako 999.108 euroko inbertsioa egin da


Agintariak ikasleak agurtzen

Sanz Lehendakaria, Catalán kontseilaria eta beste agintari batzuk, Noaingo San Miguel ikastetxe publikoko ikasleekin. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak Noaingo San Miguel ikastetxe publikoa bisitatu du gaur, zentroan oraintsu egindako zabaltze lanak ikusteko. Lanak Nafarroa 2012 Planera bilduta daude eta horietarako Nafarroako Gobernuak 999.108 euroko inbertsioa egin du.

Lanen bidez 1.349 metro koadroko (1.194 metro erabilgarri) eraikin berria egin da. Erakin berriak behe-solairua eta lehen solairua eta hamahiru gela berri ditu (Haur Hezkuntzako sei, Lehen Hezkuntzako lau eta bikoizteko hiru), baita beste gela erkide batzuk, hamar komun eta igogailua ere.

Instalazio berriak aurtengo urtearen hasieran jarri ziren abian, Gabonetako oporren ostean. Gaurko bisitan Alberto Catalán Hezkuntza kontseilaria, Miguel Elizari udalerriko alkatea, Óscar Arizcuren alkateordea eta Juan Carlos Turumbay ikastetxeko zuzendaria ere egon dira.

Lanak Construcciones Garbayo Ayensa SA enpresak gauzatu ditu 2010eko uztailetik azarora. Proiektuaren ardura eta lan-zuzendaritza Tuterako Cornago, Bonal & Garbayo SLP enpresaren esku egon dira.


Noaingo San Miguel ikastetxe publikoko jantokiaren kanpoaldea.

Noaingo San Miguel ikastetxe publikoko jantokiaren kanpoaldea. ( irudia handitu )

Eraikin berria ikastetxea zabaltzeko lehenengo faseari dagokio, honezkero amaituta dagoena. Bigarren fasearen proiektua idatzita dago, eta horren arabera, beste 1.733 metro koadro gehituko dira (1.576 erabilgarri), eta zortzi gela arrunt (Haur Hezkuntzako zazpi eta Lehen Hezkuntzako bat), hizkuntza gela, informatika gela, musika gela, erabilera anitzeko gela eta psikomotrizitate gela, baita liburutegia eta 200 metro koadroko gimnasioa ere.

Bisitan, Sanz Lehendakariak gogorarazi zuenez, Nafarroa 2012 Planaren bidez 95 milioi euro inbertitu dira hezkuntza-zuzkidura berrietan 2008 eta 2011 urteen bitartean. Zenbateko hori hasieran aurreikusitako kopurua baino 17,5 milioi handiagoa da.

Bestalde, Noaingo Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetza-hitzarmena sinatuko da frontoia eskola-erabilerarako egokitzeko, bai ikastetxe publikoarentzat bai Bigarren Hezkuntzako institutuarentzat. Foru Gobernuak 240.000 euro bideratuko ditu teilatua berritzeko eta zoladura, itxiturak eta arotzeria konpontzeko. Aurreikuspenen arabera, lanak udan egingo dira, datorren ikasturterako amaituta egoteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa