(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langile publikoek euskarako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea datorren martxoaren 11n amaituko da ostirala, 2011.eko martxoak 4

Nafarroako administrazio guztietako langileek eman dezakete izena


Datorren martxoaren 11n Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) 2011ko udaberrian-udan eskainitako euskarako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea amaituko da. Euskararen Nafar Institutuak antolatzen ditu ikastaroak. Horietan, zenbait berrikuntza daude eta ahozko trebakuntzak hobetzea dute xede.

Hau da udaberri-udako prestakuntza-eskaintza: EGA prestatzeko ikastaroa martxoaren 14tik apirilaren 8ra, 16etatik 18etara; elkarrizketa taldeak ekainean B1 mailatik aurrera, eskaintza trinko batekin, 8.30etik 14.30era, eta eskaintza estentsiboarekin, bi orduko eskolak goizez edo arratsaldez; ikastaro bat barnetegian Uitzin (Larraun) B2 mailako ikasleentzat, abuztuaren 16tik 26ra; murgiltze ikastaroak Iruñean A2 mailatik aurrera, 9etatik 14.30era, eta tailerrak 16etatik 18etara; eta EGA prestatzeko bigarren ikastaro trinkoa abuztuaren 16tik 26ra, goizez.

Informazio gehiago behar izanez gero, interesatuek

Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren web orrira jo dezakete, eta bertan on line eman dezakete izena. Matrikulazioak aurrez aurre ere egin daitezke, Euskararen Nafar Institutuan (Biurdana kalea, 1. San Juan institutua) edo Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Navarrería kalea, 39), baita toki entitateetan ere, kasuan kasuko euskara teknikariaren bidez.

Prestakuntza eskaintza hori Nafarroako hiru administrazio publikoetako langileei bideratuta dago (foru administrazioa, toki administrazioa eta estatu administrazioa), irakasleei izan ezik, azken horiek deialdi berezia baitute. Urtero, ikastaro hauetara 1.000 langile baino gehiago joaten dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa