(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 18,1 milioi euro bideratu ditu Nafarroako ehun enpresaren inbertsioak babesteko astelehena, 2011.eko martxoak 7

Enpresek aurkeztutako proiektuetan inbertituko dutena guztira 142,7 milioi euro da


Transcripción textual del video

"Nafarroako Gobernuak enpresen inbertsiorako ematen duen laguntzak aurkeztu nahi dizkizuet. Laguntza horiek 2010ean inbertitzeko laguntza eskatu duten 101 enpresaren artean banatuko dira. Enpresa horiek inbertsioak aitortu dituzte eta horietako askok 142.786.000 milioi euroko obrak ere dagoeneko amaitu dituzte, begira, 142 milioi euroren inbertsioak egin dituzte. Gobernuaren laguntza, erkidegoko erregelamenduarekin bat etorriz 2009 urtearen amaieran nik neuk izenpetu nuen araudiaren arabera, 18.155.000 euro izan da. Oro har, laguntza horiek jasoko dituztenak mota guztietako enpresak dira: 45 mikroETE, 29 enpresa txiki, 21 enpresa ertain eta 6 enpresa handi. Laguntzak banatzeko modua enpresen kopuruaren banaketaren antzekoa izango da. Eskualde eta sektore guztietako enpresak dira eta oso pozik gaude enpresen garapen mailarekin. Horrek esan nahi du industriak Nafarroako ekonomiaren funtsezko elementua izaten jarraitzen duela".

 

Enpresen inbertsioetarako laguntzak

Nafarroako ehun enpresarentzat inbertsioetarako laguntza

Nafarroako Gobernuak Enpresa zuzendari nagusiari baimena eman dio 18,1 milioi euroko gastua duen konpromisoa hartzeko enpresen inbertsioetarako 101 laguntza eskaera izapidetze aldera. Enpresek inbertituko dutenaren zenbatekoa guztira 142,7 milioi euro da. Laguntzak neurri guztietako eta Foru Erkidego osoan kokatuta dauden enpresentzat izango dira onuragarriak. Laguntzak inbertsioen % 9 eta % 30en artekoak dira.

Eskaera horien artean 43 proiektu amaitu dira jada 2010ean, 37 2011n amaituko dira, 15 2012an eta 6 proiektu 2013an.

Zehazki, honako hauentzat izango dira diru-laguntzak: mikroETE-en 45 proiektutarako (laguntzen % 44,5 hartuko dute), enpresa txikien 29 proiektutarako (% 28), enpresa ertainen 21 proiektutarako (% 20,7) eta enpresa handien 6 proiektutarako (% 5,9).

Eskualdearen arabera, laguntzak honela banatuko dira: Iruñerria (44 enpresa, laguntzen % 43,6), Lizarrako Merindadea (17 enpresa, laguntzen % 16,8), Tafalla-Erdialdea (9 enpresa, laguntzen % 8,9), Sakana (9, % 8,9), Tutera (8, % 7,9), Baztan-Bidasoa (5, % 4,9), Zangoza-Agoitz (5, % 4,9) eta Lekunberri-Araitz-Betelu (6, % 5,9).

Hiru enpresak milioi bat euro baino gehiagoko diru-laguntza jasoko dute. Honako hauek dira enpresak: KYB Advanced Manufacturing Spain S.A. (1,1 milioi euroko laguntza jasoko du eta guztira 12,1 milioi euro inbertituko ditu), Gamesa Innovation y Technology, S.L. (4,5 milioi, guztira 45 milioi euro inbertituko ditu) eta Acciona Blades S.A. (milioi bat euro, 10 milioi euro inbertituko ditu). Hiru kasuetan laguntzaren portzentajea % 10 da.

Laguntzak 2013an (2010eko abendua baino lehenago amaitutako inbertsioak) eta, gainerakoak, 2014an emango dira. Honako kasu hauetan erabili beharko dira laguntzak: establezimendu berria sortzeko, lehendik dituzten establezimenduak handitzeko, establezimendu bateko ekoizpena produktu osagarri berrietan dibertsifikatzeko, lehendik dituzten establezimenduetako ekoizpen prozesuan funtsezko aldaketak egiteko eta establezimendu bati zuzenean loturiko aktibo finkoak erosteko, establezimendua itxi ondoren edo establezimendua erosi ez delako itxi denean, eta aktiboak inbertitzaile independente batek erosten baditu. Baldintza hori ez da bete beharko enpresa txiki bat jabearen familiari, jatorrizko jabeei edo lehenagoko langileei besterentzean.

17 eskaera eta 37,7 milioi euroko inbertsioa

Komunikabideen aurreko agerraldian, Roig kontseilariak azpimarratu du, orain arte, urtea hasi denetik hiru hile bakarrik igaro badira ere, dagoeneko enpresen 17 eskaera jaso direla, guztira 37,7 milioi euro inbertitzeko.  Roig kontseilariaren ustez, "horrek zera esan nahi du, enpresen jarduerak aurrera jarraitzen duela eta industriak Nafarroako ekonomiaren eragilea izaten segitzen duela".

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa