(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

939.000 euroko diru-laguntza onetsi da energiaren kontsumoaren aldetik eraginkorrak diren 378 etxebizitza babestu egiteko Zizur Nagusian eta Tafallan astelehena, 2011.eko martxoak 7

2009tik Foru Gobernuak 4,7 milioi euro eman ditu 2.000 etxebizitza egiteko  


Transcripción textual del video

"Nafarroako Gobernuak 939.000 euro baino gehiago emango ditu 378 etxebizitza babestu egiteko. Etxebizitza horiek guztiek ezaugarri oso garrantzitsua izango dute, hau da, energiaren kontsumoaren aldetik eragingarriak eta eraginkorrak izango dira eta CO2-ko emisiorik txikiena izango dute. Hori hala izanik, Gobernuak zenbateko hori emango die energiaren kontsumoaren aldetik Ardoin, Iruñerrian, eta Tafallan eraginkorrak izango diren etxebizitzak egingo dituzten bi sustatzaileri".

Nafarroako Gobernuak, gaur, Jardín de la Cuenca S.A. eta Tavicop 2000 S.Coop. enpresa sustatzaileei 939.000 euroko diru-laguntza ematea onetsi du etxebizitza babestuen lau promoziotan A energia sailkapena lortu dutelako. Promozio horietatik hiru Ardoin, Zizur Nagusian, eta bat Tafallan burutu zituzten.  

Lehen hiru promozioak Ardoin daude. Lehenengo promozioak, saltzeko 110 BOEk osatzen dutenak, 372.876 euroko diru-laguntza jasoko du A energia sailkapena lortu duelako. Bigarren eta hirugarren promozioek, hau da, prezioa tasatuta duten eta saltzeko diren 64 eta 60 etxebizitzek osatzen dituzten promozioek, 209.142 euro eta 206.016 euroko diru-laguntza jasoko dute, hurrenez hurren, sailkapen bera lortzearren. Enpresa esleipenduna Jardín de la Cuenca izan da.

Bestalde, 151.100 euroko diru-laguntza onetsi da Tafallan prezioa tasatuta duten eta saltzeko diren 44 etxebizitzaren promozioa burutuko duen Tavicop 2000 S.Coop. enpresa sustatzaileari emateko, A energia sailkapena lortu baitu.

Diru-laguntzak bi epetan ordainduko dira.

4,7 milioi euro 2.000 etxebizitza egiteko

4,7 milioi euro 2.000 etxebizitza egiteko Gogorarazi behar da laguntza horiek hirigintza eta etxebizitza arloko premiazko neurrien Legearen bidez 2009ko ekainean abian jarri ziren neurriek ezartzen dituztela. Lege horrek jasotzen du Nafarroako Gobernuak 3.600 eurorainoko laguntzak emango dituela etxebizitza babestuen eraikin berrietan energia aurrezteko neurriak sartzeko. Neurri hori aplikatzen hasi zenetik, Foru Gobernuak 4,7 milioi euro inguru eman ditu gutxi gorabehera 2.000 etxebizitza egiteko.

Zehazki, laguntzak metro karratu bakoitzeko 40 euro dira A energia sailkapena lortzen duten etxebizitzetarako, metro karratu bakoitzeko 30 euro B energia sailkapena lortzen duten etxebizitzetarako eta metro karratuko 20 euro C energia sailkapena duten etxebizitzetarako. Lortutako sailkapena zenbatetsitako energiaren kontsumoaren eta horri loturiko CO2 emisioen araberakoa da. A sailkapena lortzen duten etxebizitzak eraginkortasun handienekoak dira eta G sailkapena lortzen dutenak eraginkortasun txikienekoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa