(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru Behien Zerga eta Ituren eta Zubietako inauteriak Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatu dituzte astelehena, 2011.eko martxoak 7

Modu horretan, originaltasuna, herri tradizioa edo balio soziokulturalak oinarri hartuta turismoa handitzen lagundu dezaketen ospakizunak aitortzen dira


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Hiru Behien Zerga eta Ituren eta Zubietako inauteriak Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatu ditu. Aitorpen horren bidez, originaltasuna, herri tradizioa edo balio soziokulturalak oinarri hartuta turismoa handitzen lagundu dezaketen ospakizunak Foru Komunitatetik kanpo ezagutarazi nahi dira.



Hiru Behien Zerga eta Ituren eta Zubietako inauteriak Nafarroako Interes Turistikoko Festa aitortu dituzte ospakizun originalak direlako eta herrian oso errotuta daudelako, ospakizunak aspaldikoak direlako eta balio etnografiko eta soziokulturalak dituztelako. Herritarren parte-hartzea eta bisitarien kopuru handia dira ospakizun horiek betetzen dituzten beste bi alderdiak.

Era berean, bi ospakizunak Kultura Intereseko Ondasunen kategoriaren barruan Ondasun Higiezin aitortu dituzte. Aitorpen horrek aurretik azaldutako betekizunak baieztatzen ditu, Nafarroako kulturaren eta turismo baliabideen adierazpen moduan.

Nafarroako Interes Turistikoko Festak

Aitorpen horrek jaien alde turistikoa azpimarratzen du eta helburutzat Nafarroa turismo-jomuga moduan sustatzea du.

Arau horretara bildutakoaren arabera, ospakizunek titulu hori erabil dezakete sustapen jardueretan, eta titulu hori lortzea meritua izan daiteke Foru Komunitateko Administrazioak emandako laguntzak lortzeko.

Aitorpena eska dezakete udalek eta partzuergoek zein Foru Komunitateko Administrazioak eta Nafarroako Turismo Kontseiluak. Interes Turistiko Nazionaleko Festen aitorpena duten sei jaiek Foru Komunitateko aitorpena modu automatikoan jasotzen dute.

Era berean, ‘Nafarroako Interes Turistikoko Festen’ aitorpena izateak nazioko eta nazioarteko turismo intereseko jai moduan aitortzea eta laguntza berezietara sarbidea izatea errazten du.

Foru-dekretu arautzailea Kultura eta Turismo Departamentuak sustatu du eta Nafarroako Interes Turistikoko Festa zer den definitu du: "Nafarroako herri-tradizioan nabarmenki errotutako festa, gertakaria edo adierazpena, Nafarroako Foru Komunitatean ospaturik, bertako kulturaren berezko balioak adierazteaz gain, Nafarroako baliabide edo produktu turistiko gisa garrantzia berezia izanen duena eta Nafarroako turismoa areagotzen lagunduko duena".

Era berean, aitorpena lortzeko betekizunak ere ezarri dira: ospakizunaren originaltasuna (ospakizun originaltzat joko da beste herri batzuetan egiten diren horietatik bereizten duten oinarrizko osagaiak dituena), herri tradizioa (ospakizuna dagokion eskualdeko herritarrengan errotua dagoela frogatu behar da, bai eta herritarren parte-hartze aktiboa duela), balio soziokulturala, Komunitateko eta kanpoko bisitariak erakartzeko ahalmena eta ospakizuna aldian-aldian egitea eta erraz zehaz daitekeen egunean.

Amaitzeko, ospakizun bat ‘Nafarroako Interes Turistikoko Festa’ aitortzeko erabili behar den prozedura, aitorpenaren ondoreak, ezeztatzeko aukera eta erregistro berezi batean inskribatzea aipatzen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa