(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak emakumeek politikan parte hartzearen aldeko adierazpena onetsi du astelehena, 2011.eko martxoak 7

Agiria astearte honetan, martxoaren 8an, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta idatzi da


Transcripción textual del video

"Bihar ere ospakizun garrantzitsua izango da, Emakumeen Nazioarteko Eguna, alegia. Bihar, martxoak 8, mundu osoan ospatuko da. Nafarroako Gobernuak ospakizun horrekin ere bat egin nahi izan du, baita adierazpena egin ere, Gobernuak biharko eguna dela eta egin ohi duen bezala. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun politika horretan oso modu berezian gogoratu behar ditugu genero indarkeria dela eta askatasuna eta eguneroko bizitza zapuztuta dituztenak mehatxuen, presioaren eta baita heriotzaren ondorioz ere. Nafarroako Gobernuak aurtengo nazioarteko adierazpenean emakumeek bizitza publikoan parte hartzea lortzea eta parte hartze horri bidea ematea bultzatu nahi ditu, baita instituzioetan emakumeek gure erkidegoko herritarrak ordezkatu ahal izatea ere, bilakaera eta etorkizuna zein izango diren zehazteko aukera izan dezaten".

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, adierazpen bat onetsi du. Adierazpen horretan, Nafarroako Gobernuak: "instituzioetan zein Parlamentuko taldeetan emakume ugariren ahotsa izan diren emakume guztiei aitorpen berezia egin nahi die".

Honela jarraitzen du agiriak: "Nafarroan udal hauteskundeen eta hauteskunde autonomikoen deialdi berria gertu izanik, Gobernuak aurretik izan dituen emakumeen eta gaur egun Erkidegoko bizitza politikoan modu aktiboan parte hartzen duten emakume guztien lana aintzatetsi nahi du, aldaketa sozial hau utopia ez izateko erreferentea eta bermea direlako".

Gobernuak onetsi duen adierazpenaren izenburua "Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko idatzitako Adierazpena" da eta hauxe dio hitzez hitz:

"Oinarrizko Giza Eskubideak lortze aldera gizarteak bilakatu, aldatu egiten badira eta aurrera egiten badute, borondatea dutelako da, gizartea osatzen dutenek emakume eta gizon guztiek eskubide guztiak izateko konpromisoa dutelako".

"Urte guztietako martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Nafarroako Gobernuak gizarte eredu bidezkoa eta zuzena lortzeko aldaketa egiteko aukera badagoela adierazen du. Hala ere, baliokidetasuna eta elkarrekikotasuna, errespetua eta berdintasuna nagusi dituzten harremanetan oinarrituriko gizarte ereduan pentsatzera ausatzen bagara, halakorik egiteko moduan gaudelako da. Joan den mendearen bigarren erditik, nazioartean, Estatuan eta autonomia erkidegoan hainbat politika publiko egin dira eta generoen arteko desberdintasunak eta diskriminazioak agerian utzi dituzte. Politika horien eraginak ondorioak izan ditu, alde batetik, bizitza sozialeko esparru guztietan emakume gehiagok parte hartzen dute eta emakumeen legezkotasuna handitu egin da eta, beste alde batetik, giza garapen demokratiko handiagoa lortu da.  Mundu guztiko emakumeen mugimenduen ekarpenei esker ere aldaketa lortzeko moduan gaude. Mugimendu horiek emakumeei, oro har, aukerak eta askatasunak bermatzeko borroka aktiboa eta baketsua irudikatzen dute.

"Giza harremanen beste esparru batean gaudela pentsatu ahal izatea posible egin dutenak aipatzeko orduan, Gobernuak aitorpen berezia egin nahi die instituzioetan zein Parlamentuko talde politikoetan hainbat emakumeren ahotsa izan diren emakume guztiei. Historia ez da inoiz ere ahaztu behar eta badakigu emakumeen parte hartzea bizitza politikoan berriki eman den gertaera dela. Nafarroan udal hauteskundeen eta hauteskunde autonomikoen deialdi berria gertu izanik, Gobernuak gure aurretik izan diren emakumeen eta gaur egun Erkidegoko bizitza politikoan modu aktiboan parte hartzen duten emakume guztien lana aintzatetsi nahi du, aldaketa sozial hau utopia ez izateko erreferentea eta bermea direlako".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa