(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak parlamentu autonomikoetako lehendakariak hartu ditu astelehena, 2011.eko martxoak 7

Topaketa lehendakariek Nafarroan martxoaren 6tik 8ra egiten duten bilera dela-eta antolatu da


Transcripción textual del video

Estatu ereduari buruzko aipamena eginez, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko Lehendakariak esan duenez, "batzuek krisi ekonomikoaren ur zikinak aprobetxatu nahi izan dituzte estatu autonomikoa iraintzeko, autonomia-erkidegoak kudeaketari dagokionez administrazio xahutzaileak eta eragingabeak direla esanez".

Horren aurrean, Sanz Lehendakariaren esanetan, "hemen gauden autonomia-erkidegoetako arduradun guztiak elkartu behar gara niretzat eredu egokia dena defendatzeko". "Autonomien Estaturik gabe ezinezkoa izango litzateke gure herrialdeak azkenaldian izan duen garapena lortzea", esan du.

 

Sanz Lehendakaria parlamentu autonomikoetako lehendakarien aurrean izandako parte-hartzean.

Sanz Lehendakaria parlamentu autonomikoetako lehendakarien aurrean izandako parte-hartzean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak eta Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak Parlamentu Autonomikoetako Lehendakarien Konferentziako (COPREPA) kideak hartu dituzte gaur Foru Gobernuaren egoitzan. Konferentzia martxoaren 6tik 8ra bilera egiten ari da Nafarroan.

Estatu ereduari buruzko eztabaidari aipamen eginez, Sanz Lehendakariaren arabera "batzuek krisi ekonomikoaren ur zikinak aprobetxatu nahi izan dituzte estatu autonomikoa iraintzeko, autonomia-erkidegoak kudeaketari dagokionez administrazio xahutzaileak eta eragingabeak direla esanez".

Horren aurrean, Sanz Lehendakariaren esanetan, "hemen gauden autonomia-erkidegoetako arduradun guztiak elkartu behar gara niretzat eredu egokia dena defendatzeko". "Autonomien Estaturik gabe ezinezkoa izango litzateke gure herrialdeak azkenaldian izan duen garapena lortzea", esan du.

Modu horretan, Sanz Lehendakariak defendatu du sistema autonomikoa "hobegarria" den arren, hobetzen jarraitzeko "ezinbestekoa" dela.

Harrera Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan eskaini da. Harrera horretara hainbat agintari hurreratu dira: Elena Torres Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Elma Sáiz Gobernuak Foru Komunitatean duden ordezkaria, eta hurrengo hauetako organo legegileetako lehendakariak: Arantza Quiroga EAEkoa; Pilar Rojo Galiziakoa; Fuensanta Coves Andaluziakoa; María Jesús Álvarez Asturiasekoa; Miguel Ángel Palacio Kantabriakoa; José Ignacio Ceniceros Errioxakoa; Francisco Celdrán Murtziakoa; María Milagrosa Martínez Valentziako Erkidegokoa; Francisco José Pardo Gaztela-Mantxakoa; Antonio Castro Kanarietakoa; Juan Ramón Ferreira Extremadurakoa; Aina Rado Balearretakoa; Elvira Rodríguez Madrilekoa; eta José Manuel Fernández Gaztela eta Leongoa.


Iruñean bildu diren COPREPAko kideak

Iruñean bildu diren COPREPAko kideak ( irudia handitu )

COPREPA

COPREPA ko lehendakaritza 2010eko maiatzetik Elena Torres Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren esku dago. COPREPAren helburuen artean organo legegile autonomiko desberdinen funtzionamenduari buruzko esperientziak eta informazioa trukatzeari mesede egitea dago. Era berean, sistema parlamentarioek oro har landu behar dituzten arazoak, erronkak eta, zehatz esanda, ganbera autonomikoek landu behar dituztenak aztertzen ditu, Europako integrazio prozesuari aipamen berezia eginda.

COPREPAko kidea izatea borondatezkoa da eta parlamentu autonomikoetako lehendakari guztiek horretarako eskubidea dute; izatez, guztiak dira kideak.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa