(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako III. Plan Energetikoak 35 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu Iruñean, Sakanan, Lekunberrin eta Ultzaman asteartea, 2011.eko martxoak 8

Horren bidez, 360.000 pertsonaren baino gehiagoren elektrizitate eta gas azpiegiturak hobetuko dira


Nafarroako III. Plan Energetikoak 35 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu Iruñean, Sakanan, Lekunberrin eta Ultzaman

Roig kontseilaria eta Urien, Nafarroako III. Plan Energetikoa azaltzeko Iruñean egindako bileran. ( irudia handitu )

Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoak elektrizitate eta gas hornikuntzako azpiegituretan hobekuntzak egitea aurreikusi du Iruñeko Merindadean, 35 milioi euroren truke. Egindako jardunetatik Iruñeko arroan, Sakanan, Lekunberrin eta Ultzaman bizi diren 360.000 pertsonak baino gehiagok onurak lortuko dituzte.

Datu hori gaur azpimarratu du José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, plan energetiko berriaren lehenengo jardunaldi informatiboan. Plana informazio eta parte-hartze publikoaren fasean dago gaur egun. Jardunaldian Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusiak ere parte hartu du, eta gaur goizean egin da, Iruñeko Kondestablearen Jauregian.

Inbertituko diren 35 milioietatik 30 azpiegitura elektrikoak modernizatzeko jardunetara bideratuko dira. Iruñeko arrora 17 milioi euro bideratuko dira; Sakana inguruak 10 milioi euro jasoko ditu, eta Lekunberri-Ultzama inguruak, 3 milioi euro gutxi gorabehera. Jardun guztien bidez azpiegitura elektrikoak modernizatu nahi dira, kalitatezko zerbitzua lortzeko, epe labur eta ertaineko eskariari aurre egiteko behar den besteko energia kopuruarekin.

Azpiegitura elektrikoez gain, 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoak inbertsio berriak aurreikusi ditu gas hornikuntza handitzeko. Ildo horretatik, Iruñeko Merindadearen barruan, Lekunberri-Larraun gasbidearen eraikuntza planteatu da, sorlekuko puntua Itza udalerria izanda. 20 kilometro inguruko luzera izango du eta gutxi gorabeherako kostua 5 milioi eurokoa izango da. Gasbide berriari esker Larraun inguruan gas eskariari erantzungo zaio, zerbitzuen sektorean eta etxeetan zein industrian.

Gaur Iruñean egindako bilera Nafarroako Gobernuak III. Plan Energetikoa eskualde desberdinetatik azaltzeko antolatutako lehenengoa da. Ondoren, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Zangozan bilerak egingo dira.

Parte-hartze publikorako lau bide

Gogoan izan behar da datorren apirilaren 6ra arte interesa duten pertsonek, enpresek eta entitateek proposamenak eta ideiak planteatu ditzaketela Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoaren edukiak osatzeko. Dokumentu horren bidez, Foru Komunitateko politika energetikoak planifikatuko dira datozen 10 urteetarako.

Parte-hartzerako lau bide ezarri dira:

-Posta elektronikoaren bidez, helbide honetan:

planenergetico2020@navarra.es .

-Departamentuaren web orrian dagoen parte-hartze publikorako fitxaren bidez, helbide honetan:

www.navarra.es .

-Alegazio ofizialak jendaurreko azalpen prozesuaren barruan kasuan kasuko instantziaren bidez formalizatu behar dira eta Nafarroako Gobernuaren egoitza ofizialetan aurkeztu behar dira.

-Eskualde esparruko saio informatiboak garatuko dira Iruñean, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Zangozan. Bilera horiek udalei, enpresei eta jendeari oro har zuzenduta daude.

986 milioi euro inbertituta

Nafarroako III. Plan Energetikoa eta ingurumen-ebaluazioko plana

www.navarra.es atarian eskura daude. Planak 986,1 milioi euroko inbertsioa eskatzen du. Kopuru horretatik %52,7 energia aurrezteko eta efizientziako neurrietara bideratuko da, eta gainerakoa elektrizitate eta gas sisteman edo sorkuntza instalazio berrietan egindako jardunetara. Proiektuaren aurreikuspenen arabera, energia berriztagarrien potentzia %63 handituko da eta 6.300 enplegu sortu nahi dira.

Helburu energetikoen artean, planak energia berriztagarrien potentzia %63 handitu nahi du. Horrez gain, Nafarroaren autohornikuntza elektrikoaren %100 lortu nahi da energia mota honekin; Foru Komunitateak sortutako energia garbiaren %10 esportatzea nahi da; energiaren kontsumoa %16 murriztu nahi da; eta Bruselak 2020rako dituen helburu guztiak bete nahi dira, hots: energia primarioaren kontsumoaren murrizketan %20ra iristea (Nafarroak %30era iritsi nahi du); energiaren azken kontsumoan, Europaren helburua %20 da (Nafarroan %31 izango da); garraiobideetan energia berriztagarriak erabiltzeari dagokionez, EBren helburua %10 da (Nafarroan %11 lortuko da); eta kontsumo elektrikoko energia berriztagarriei dagokienez, Europak %29,4 lortu nahi du, eta Nafarroak %110.

Planaren erronka indarreko energia eredua aldatzea eta sistema energetiko lehiakorrago, seguruago eta jasangarriagoa lortzea da gizarte esparruan (bizi kalitatea eta enplegua bermatzea), esparru ekonomikoan (energia lehiakortasun osagai moduan), eta ingurumen esparruan (energia ingurumenarekin errespetuz jokatuta sortzea).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa