(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak historiaurrearen aretoa berriz ireki du
asteartea, 2011.eko martxoak 8

Erakusketa gela berriz diseinatu eta ibilerraztasuna hobetu da


Juan Ramón Corpas Mauleónek, Kultura eta Turismoko kontseilariak, gaur goizean Nafarroako Museoko historiaurrearen areto berria ireki du. Erakusketa lekua berriz diseinatu dute, pieza berriak gehitu dituzte eta ibilerraztasuna hobetu dute.

Museoaren 1. solairuan dagoen erakusketa iraunkorraren koordinatzaileak Jesús Sesma Sesma eta Jesús García Gazólaz dira; proiektu museografikoa, aldiz, Jesús Moreno y Asociados estudioak egin du.

Historiaurrearen aretoaren irekierarekin batera Nafarroako arkeologoen topaketa egingo da. Museoak topaketa horretara arkeologoak deituko ditu azken 20 urteetan Foru Erkidegoko 51 aztarnategietan egin dituzten aurkikuntzak zuzenean ezagutu ditzaten. Oro har, jendearentzat, mintzaldien programa bat eta bisita gidatuak antolatu dira, eta horien inguruko informazioa hedatzeko 10.000 liburuxka argitaratu dira gaztelaniaz eta euskaraz.

Historiaurrearen aretoak 250 pieza ditu; K.a. 300.000 eta K.o. 400 urte arteko garaiko hondar arkeologikoak dira eta horiek behar bezala hondeatu, aztertu eta interpretatuz gero, Nafarroako biztanlerik aspaldikoenak nolakoak ziren jakiteko aukera ematen dute.

Nafarroako Museoak bazuen historiaurreari buruzko erakusketa iraunkor bat 1990ean ikusgai egon zena. Urte hartan zaharberritu zen azken aldiz Museoa. Harrezkero igaro den denborak eta Nafarroako historiaurreari buruzko ezagutzaren inguruan egindako aurrerapenek aretoa berritzea eragin dute erakusketan azaltzen diren piezen diskurtso narratiboa eguneratze aldera. Aukera hori baliatu da diseinu berrian aretora sartzeko arkitektura oztopoak kentzeko. Horretarako lehen zegoen eskailera bota dute eta zabalera txikiagokoa den beste bat egin dute, hala, igogailu bat jartzeko behar den lekua egin da.

Erakusketak, hurrenkera kronologikoa jarraituz eta ezkerretik eskuinera, Paleolitikotik Burdin Aroaren amaierara arteko ibilbidea egiten du. Erakusgai dauden gauzek lurralde hauetako lehenengo biztanleen ohiturak, jarduerak eta sineskerak agertzen dituzte.

Kronologia hori aretoaren atzealdean dagoen beira arasa batek eteten du, Abauntzeko kobazuloko aurkikuntzari eskainitakoa dena. Arasa horretan "Abauntzeko mapa" izenez ezagutzen den 1. blokearen 2,75:1 eskalako irudikapen handitua dago. Pieza hori mendebaldeko Europako ale paregabea da eta bertan zizelkatuta agertzen dira kobazuloaren inguruko elementu geografikoak eta ahuntz talde baten perspektibazko irudikapen eskematikoa. Jatorrizkoaren ondoan eskalazko irudikapen handitua egin da jendeak, oro har, zein ikasleek eta itsuek balora dezaten. Horiez gain, piezen ondoan ilustrazioak ikus daitezke (marrazkiak, argazkiak, mapak, berreraiketak, etab.) gure garaira arte iraun duten hondarrei esker ezagutzen diren jarduerak, ohiturak eta sineskerak ulertzea errazteko.

Aretoan Dulcitiusen mosaiko erromatarra ere badago ikusgai, 1990ean muntatu zenetik jarrita dagoena.

Jarduera osagarriak

Historiaurrearen aretoa berriz ireki dela eta jardueren programa bat egin dute. Programa hori arkeologoen topaketek, "ateak zabalik" jardunaldiek eta hitzaldiek osatzen dute.

Hortaz, martxoaren 8tik eta maiatzaren 22ra "ateak zabalik" programa burutuko da eta historiaurrearen aretoa doan ikusi ahal izango da. Martxoaren 13tik maiatzaren 15era, biak barne, igande guztietan izango da. 12:00etan izango dira eta gutxi gorabehera ordubete iraungo dute.

Horrez gain, hitzaldien ziklo bat antolatu da Nafarroako Museoaren historiaurrea areto berria izenekoa. Zikloa martxoaren 15ean hasiko da, 19:30ean, eta Museoko ekitaldi aretoan izango da lehenengo hitzaldia: Nafarroako Museoaren historiaurrearen aretoa XXI. mendean. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismoko Departamentuko Jesús García Gazólaz eta Jesús Sesma Sesma izango dira hitzaldi horren arduradunak. Martxoaren 22an, 19:30ean, Pilar Utrilla Mirandak, Zaragozako Unibertsitateko Antzinaroko Zientzien Departamenduko historiaurrearen katedradunak, hitzaldi hau emango du leku berean: 2009ko abuztua: Abauntzeko (Ultzama) kobazuloko Paleolitoko mapa nazioartera zabaldu da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa