(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.497 ikaslek naturako jardueren XV. kanpainan parte hartuko dute asteartea, 2011.eko martxoak 8

Jarduera horien artean, ur-amiletatik baltsa pneumatikoan jaistea, eskaladako eta rapeleko teknikak arroiletan aplikatzea eta piraguismoa sartzen dira


Naturako jardueren eskola-kanpaina

Naturako jardueren eskola-kanpaina. Pareta harritsuetatik jaistea. ( irudia handitu )

Foru Komunitateko 45 hezkuntza-zentrotako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako 2.497 ikaslek Bertiz Turismo Partzuergoak antolatu eta Nafarroako Gobernuko Kirol Institutuak sustatu eta babestutako

Naturako Jardueren Kanpainaren XV. edizioan parte hartuko dute. Kanpaina joan den otsailaren 28an hasi zen.

Parte-hartzaile guztietatik 2.333 ikasleak dira, eta 164 irakasleak. Kanpaina Baztan-Bidasoan garatuko da otsailaren 28tik ekainaren 1era, ikasleen 24 txandetan. Txanda bakoitzak hiru eguneko iraupena du, astelehenetik asteazkenera edo asteazkenetik ostiralera.

Jarduera horiek 149 euroko kostua dute parte-hartzaile bakoitzeko. NKIk kopuru horretatik 59 euro ematen ditu. Kanpainaren aurrekontu osoa 373.242 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak 170.000 euroko diru-laguntza ematen du.


Naturako jardueren kanpaina.

Naturako jardueren kanpaina. Piraguismoa. ( irudia handitu )

Jarduerak urarekin eta naturarekin lotuta daude: Errobi ibaiko ur-amilen tarte bat jaistea baltsa pneumatikoan (raftinga); harrizko paretak jaistea arroiletan eskaladako eta rapeleko teknikak erabiliz, Beartzunen; piraguismoa edo hidrospeeda Bidasoa ibaian, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean, eta Parque Aventura izenekoa, Narbarteko baso batean kableekin eta plataformekin egindako zirkuitua. Jarduera guztiak inguruko kirol-zerbitzuen enpresa bateko gidari esperimentatuekin garatuko dira. Jarduerak goizeko eta arratsaldeko ordutegian garatuko dira eta antolatzaileek material egokiak hornituko dituzte: neoprenozko jantzia, txalekoa eta kaskoa, kasuen arabera.

Kanpaina, aurreko edizioetan bezala, desgaitasunak dituzten ikasleei ere bideratuta dago, zentro hauetakoak: Iruñeko Monjardin, Iberoko Isterria eta Lizarrako Oncineda. Horretarako monitore espezializatuak eta jarduera egokituak egongo dira.

Parte-hartzaileek Lekarozeko Valle del Baztan gazteen aterpetxean hartuko dute ostatu. Aterpetxea Nafarroako Kirol Institutuarena da eta Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarea osatzen du.

Naturako Jardueren Kanpaina honen helburuak hauek dira: kirol minoritarioak praktikatzen hastea, ikasleen arteko elkarbizitza sustatzea, naturaren errespetua eta Baztan-Bidasoako natura eta kultura ezagutzea. Hori guztia indartzeko, Urdazubiko leizeetara bisitak egingo dira eta euskal herri-kirolak praktikatuko dira. Afariaren ostean egindako jardueren bideoa proiektatuko da.

Dokumentazioa:
Centros participantes en la Campaña escolar de Actividades en la Naturaleza

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa