(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazio Departamentuak 133.280 euro inbertitu ditu Jaurrietako udaletxea berritzeko asteazkena, 2011.eko martxoak 9

Azken jardunaren bidez, fatxadak egokitu, leihoak aldatu eta oztopo arkitektonikoak kendu dira


Toki Administrazio Departamentuak 133.280 euro inbertitu ditu Jaurrietako udaletxea berritzeko

Javier Matías alkateak kontseilariari oparia eman dio Udaleko osoko bilkuren aretoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazio Departamentuaren bidez, 133.280 euro bideratu ditu guztira Jaurrietako udaletxea berritzeko. Inbertsio osoa 185.690 eurokoa izan da.

Egindako azken lana gaur inauguratu dute Amelia Salanuea Murguialday Toki Administrazio kontseilariak eta Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusiak. Lanen bidez, fatxadak egokitu, leihoak aldatu eta behe solairuan sartzeko oztopo arkitektonikoak kendu dira. Lanak egiteko 128.101 euro inbertitu dira, eta Foru Gobernuak 89.670 euro eman ditu. Lanek iraun duten bitartean, udal zerbitzuak mantendu egin dira eraikinean.

Jardun horrek udaletxean aurretik egindako beste lan batzuk osatu ditu. Aurretik estalkiak aldatu eta fatxada konpondu zen. Orduan, inbertsioa 57.589 eurokoa izan zen, eta Toki Administrazio Departamentuak 43.610 euro eman zituen.

Gainera, datozen hilabeteetan, udalerri horretako toki erakundeak ziurrenik sareak berritzeko lanak egingo ditu eta zenbait kaletan zoladura jarriko du, 405.291 euroko inbertsioa eginda. Kopuru horretatik %70 edo %80 inguru Foru Gobernuak ordainduko du, eta 2012rako araztegi bat eraikitzea aurreikusita dago.

Beste jardun batzuk 2,2 milioi euroren truke

Jardun horiekin batera, zeharbidean berritze lanak egin dira, 2,2 milioi euroren truke (1,8 milioi Gobernuak jarri zituen). Proiektu horretan, espaloiak egokitu, hobetu eta zabaldu ziren, zoladura berritu zen eta trazaduran hobekuntzak egin ziren, eta hornikuntza eta saneamendu sareak, euri-uren sareak, argiteria eta beste zerbitzu batzuen kanalizazioa berritu ziren. Era berean, Osate amildegia ubidetu zen eta zenbait horma eraiki ziren ezpondei eusteko, eta zeharbide guztian seinaleak berritu ziren.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa