(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Antsoaingo osasun-zentroak Vicente Ferrer Fundazioaren "Comprometidos con Anantapur" erakusketa hartu du asteazkena, 2011.eko martxoak 9

Beste 12 zentro bisitatuko dituen erakusketan, 31 argazkiren bidez, Indiaren errealitatea eta Fundazioaren lana ikus daiteke


Kutz kontseilaria eta Sasi K. Cutty, argazki baten aurrean. ( irudia handitu )

María Kutz Osasun kontseilariak Vicente Ferrer Fundazioaren "Comprometidos con Anantapur" erakusketa inauguratu du gaur. Ekitaldia Antsoango osasun-zentroan egin da, eta kontseilariaz gain, hurrengo hauek bertaratu dira: Cristina Ibarrola Lehen Mailako Arretako zuzendaria, Lourdes Echeverría osasun-zentroko zuzendaria eta Antonio Gila herriko alkatea. Vicente Ferrer Fundazioaren aldetik, María Zulaika Nafarroako eta Errioxako ordezkariak eta Sasi K. Cutty entitateak Anantapur-en (Indian) duen langileak parte hartu dute.

Erakusketa honetan, argazkien bidez, Indiako errealitatea erakutsi nahi zaie garatzeko bidean dauden herrialdeekin sentsibilizatuta dauden pertsonei; horrez gain, Vicente Ferrer Fundazioarekin lankidetzan aritzen diren pertsonei elkartasunaren emaitzak erakutsi nahi zaizkie. Erakusketan 31 argazki daude, Ramón Serranok egindakoak. Horietan, bisitariak landa inguruko India eta Vicente Ferrer Fundazioak Anantapur-en egindako garapen integraleko programa ezagutu ditzake.

Irudien bilduma Antsoaingo osasun-zentroan egongo da martxoaren 31ra arte. Ondoren,

Nafarroako zenbait osasun-zentrotan ikusi ahal izango da, 2012ko ekainera arte.

"Comprometidos con Anantapur" erakusketako irudi bat.

Vicente Ferrer Fundazioa

Vicente Ferrer Fundazioa GGKE bat da –garapenerako gobernuz kanpoko erakundea- eta hurrengo hauek eraldatzeko prozesuan konprometituta dago: Indiako inguru txiro eta behartsuenetako bat, Anantapur, eta erkidego txiro eta baztertuenetako bat, dalit edo ukiezin izenekoak, talde tribalak eta backward castes izenekoaren kideak. Azken horiek oso txiroak dira eta bazterketa egoera bizi dute eta muturreko txirotasunean bizi dira.

Vicente Ferrer Fundazioa erakunde humanista da eta ekintzaren filosofian oinarrituta dago. Vicente Ferrer sortzaileak bizitza osoa behartsuenen ondoan lan egiten eman zuen. Garapena ulertzeko moduak Nazioarteko Lankidetzaren esparruan eredua sortu du. Gaur egun, Vicente Ferrer Fundazioak 144.000 laguntzaile baino gehiago ditu eta 2.500.000 pertsonak proiektutik onurak lortzen dituzte 2.287 herritan baino gehiagotan.

Jardun esparruak dira osasuna, etxebizitza, hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonak, emakumea eta ekologia. Xedeak dira guztien eskura dagoen osasun-sarea ezartzea, familia guztiei etxebizitza duina ematea, hezkuntza jasotzeko eskubidea bultzatzea, desgaitasuna dutenen gizarteratzeari eta laneratzeari mesede egitea, emakumearen parte-hartze aktiboa sustatzea inguru ekonomiko eta sozialean, eta basamortutzearen aurka borrokatzeko azpiegiturak sortzea.

Nafarroako Gobernuaren parte-hartzea duten proiektuak

Nafarroako Gobernuak Fundazioari diru-laguntza eman dio proiektu desberdinetarako, 289.263 euro guztira.

2008an 25.000 euro eman zituen behartsuen kastako 17 familiari etxebizitza duina ematera bideratutako garapeneko mikroekintza baten barruan. Familia horiek pezozko etxoletan bizi ziren Ayyavaripalli-n, Uravakonda eskualdean.

2009an 116.909 euro eman ziren dalitak eta beste kasta behartsu batzuetakoak ziren 679 emakumeren ekoizpen gaitasunak sendotzera bideratutako proiektu baterako, esne-ekoizpenaren bidez (urteko garapen proiektua). Urte berean, eta urrian izandako uholdeen ostean, Nafarroako Gobernuak 20.000 euro bideratu zituen larrialdiko laguntzetan Kurnool eta Mahabubnagar barrutietara. Leku horietan uholdeek 40.000 familia ukitu zituzten.

Amaitzeko, 2010ean, 21.895 euro bideratu ziren Kadiri urtegi zaharra berritu eta eraikitzeko. Jardun horren bidez urtegia berreraiki eta edukiera handitu nahi da Kammavari Parrli herrixkan euri-ura bildu eta gordetzeko. Modu horretan, lehorte kronikoak jotako barruti horrek baliabide naturaletara duen sarbidea eta ingurumen-egoera hobetu nahi dira.

Urte honetarako Vicente Ferrer Fundaziorako dohaintza erreserbatu da, 105.459 eurokoa, Kundurpi inguruan 98 familiarentzako Etxebizitzara Sarbidea izateko Plan Integrala garatze aldera. Proiektu horren bidez muturreko txirotasuna errotik erauzi nahi da etxebizitza duina emanda. Kasu horretan, etxebizitzen jabetza proiektuaren onuradun diren familietako emakumeena izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa