(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero presidenteordeak Nafarroako Funtzionario Eskolaren 25. urteurrena dela-eta antolatutako jardunaldia inauguratu du asteazkena, 2011.eko martxoak 9

Zentroaren sustatzaileek "etengabeko prestakuntzaren" alde egindako apustuan "sen" handia izan zutela azpimarratu du


Javier Caballero lehendakariordea jardunaldiaren inaugurazioan.

Javier Caballero lehendakariordea jardunaldiaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehenengo presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) Funtzionario Publikoen Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko sustatu duen jardunaldia inauguratu du gaur.

Lehendakariordeak Foru Administrazioaren garapenean eta modernizazioan azken mende laurdenean sustatutako 13.000 prestakuntza jarduerek izandako garrantzia azpimarratu du, lehenengo etapan (1985-1991) izaera autonomoko Funtzionario Publikoen Eskolatik eta 1992tik aurrera NAPIn integratutako zentro honen bidez.

Caballerok txalotu egin du zentro hau diseinatu zutenen "sena", "funtzionarioei prestakuntza ematearen garrantzia baloratuz, gerora horrenbeste garrantzia izan duen kontzeptuaren barruan, hots, etengabeko prestakuntzaren barruan". Kontseilariaren esanetan, NAPIren prestakuntza eskaintzak arrakasta izan du "adi egon delako gizarte aldaketen aurrean, inguruko beharrizanen aurrean, enplegatu publikoen prestakuntza orientatzeko, Nafarroako gizarteari zerbitzu hobea eskaintze aldera".

25 urteko ibilbidean, Nafarroako Gobernuak prestakuntza orokorreko 9.135 jarduera sustatu ditu, 2.173 gehiago Segurtasun Eskolatik eta 2.259 Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzutik (1.137 hizkuntza komunitarioen inguruan eta 1.122 euskarazko prestakuntzari lotuta). Jarduera horietan 170.000 parte-hartzaile inguru egon dira (112.300 ikastaro orokorretan, 30.200 Segurtasun Eskolan eta 25.400 hizkuntzetan).

Nafarroako Funtzionario Publikoen Eskola -1985ean sortu zen 1961etik Psikologia Aplikatuaren eta Psikotekniaren Institutuak egindako lanaren jarraipen moduan, eta NAPIko gaur egungo Prestakuntza Zerbitzuaren eta Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuaren sorburua da- Espainian dagoen mota horretako hirugarren zentrorik zaharrena da, Kataluniako Funtzionarioen Eskolarekin eta Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalari atxikitakoarekin batera.

Eskolaren gertaera gogoangarrien artean, Administrazioan teknologia berriak orokortzearen eta 2002an eurora egokitzeko prozesuaren aurrean langile publikoak trebatzeko antolatutako programak aipatu behar dira. Era berean, Itineris programan parte hartzea aipatu behar da, Nafarroako Gobernuaren eta Frantziako Pirinio Atlantikoen Kontseilu Nagusiaren artean funtzionarioak trukatzekoa. Ekimen hori Europar Batasunak finantzatzen du, eta horri esker bi erakundeek bere garaian arazo erkideak aztertu eta alde biko jardun posibleak planteatu zituzten.

Horrez gain, Prestakuntza Zerbitzuak legegintzaldi bakoitzean zuzendari, idazkari tekniko eta atalburuak trebatzera bideratutako prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditu. Eskaera berezia du on line prestakuntzaren modalitateak. Modalitate hori 2003an hasi ziren ezartzen eta gaur egun sustatutako ikastaroen %15 inguru hartzen ditu.

NAPIk sustatutako ikastaroetan jorratzen diren arloen artean aipatzekoak dira, besteak beste, zuzendaritza eta gerentzia publikoa, teknika eta tresneria, erabiltzailearen informazioa eta arreta, ekonomia, prestakuntza juridikoa, giza baliabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, Europar Batasuna, hirigintza, ingurumena, kalitatea eta administrazio elektronikoa.

25. urteurreneko programa

Funtzionario Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako jardunaldian prestakuntza metodoen bilakaerari eta teknologia berriak orokortzeak eskainitako aukera berriei buruzko hiru hitzaldi aipatu behar dira. Gogoeta eta eztabaida saio hau gaur goizean egin da NAPIko Pío Baroja aretoan, eta hizlari hauek ditu: Jesús Menéndez Barrero Nafarroako Funtzionario Eskola honetako lehenengo zuzendaria; Javier Martínez Aldanondo ezagutzaren kudeaketako espezialista eta Catenaria-Chile aholkularitzako proiektuen garapeneko kudeatzailea; eta Gorka Palazio Arco Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Teknologien katedraduna. Hirurak espezialistak dira eta

curriculum zabala dute prestakuntzaren eta ezagutzaren kudeaketaren esparruan.

Menéndezek jardunaldia inauguratu du, ‘Prestakuntzaren bilakaera Nafarroako Foru Komunitateko Adminsitrazioan’ izenburuko hitzaldiarekin. Bigarren hitzaldia Javier Martínez Aldanondok eskaini du, ‘Ezagutzaren kudeaketa prestakuntzaren osagai nagusi moduan administrazio publikoetan’ izenburupean. Amaitzeko, Gorka Palaciok ‘2.0 weba etorkizuneko prestakuntzan’ hitzaldia eskaini du.


 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa