(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak datu geografikoak kudeatzeko sistema aurkeztu du 2011ko Nazioarteko Geomatika Kongresuan
osteguna, 2011.eko martxoak 10

Kuban egin ziren jardunaldietan Europaren eta Iberoamerikaren artean informazioa partekatzeko beharra azaldu zen


Iruñaren aireko irudiaren kaptura Nafarroako Geoatarian

Iruñaren aireko irudiaren kaptura Nafarroako Geoatarian ( irudia handitu )

Foru Gobernuaren Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak (SITNA) datu geografikoak eta kartografikoak kudeatzeko erabiltzen duen egitura aurkeztu zuen joan den otsailean Geomatikaren Nazioarteko VII. Kongresuan, Kuban. VII. kongresu hori "Geoespazioaren elkarreragingarritasuna eta etorkizuneko webgunea" gaiari buruzkoa izan zen. Jardunaldi horiek Informatikaren Nazioarteko XIV. Azoka eta Konbentzioaren barruan egin dira eta azken urteetan Nafarroak parte hartu du.

SITNAren koordinatzaileak, Andrés Valentínek, Foru Administrazioak espazioaren inguruko datuak digitalizatzeko eta informazio hori profesionalei, enpresei eta hiritarrei interneten dagoen Nafarroako Gobernuaren Geoatariaren bidez igortzeko egin duen lan aitzindaria azaltzeko aukera izan zuen. Geoataria herritarrek gehien eskatzen duten Gobernuaren zerbitzu telematikoetako bat da, izan ere, hilero hiru milioi deskarga baino gehiago egiten dira.

Zehazki, Valentínek Nafarroan izandako esperientziaren inguruko txostena azaldu zuen, Geoerreferentzia bidez adierazitako helbideen kudeaketa izenekoa. Txosten hori hauekin partekaturiko bileran aurkeztu zuen: Münsterreko Unibertsitateko Geoinformatikako Fakultateko zuzendaria, Werner Kuhn, Uruguayko Espazioaren Datuen Azpiegituraren (IDE) koordinatzailea, Cristina Zerpa, Twenteko Unibertsitateko (Herbehereak) Geoinformazioaren eta Lurraren Behaketaren Zientzien Fakultateko irakaslea, Yola Georgiadou eta Mainzeko Unibertsitateko (Alemania) irakaslea, Hartmut Mueller.

Eztabaidarako tartean, Helbideen Iberoamerikako Foroa eratzeko ekimena aipatu zen. Gai hori Nazioarteko Geoespazioaren Sozietateko (GSDI) presidenteak, Mabel Álvarezek, jaso zuen bileraren amaierako ondorioetan. Cristina Zerpa irakasleak eskatuta, Europako Inspire direktibaren esperientzia egokitzeko foro hori aprobetxatzeko aukera ere kontuan hartu zen. Direktiba Europar Batasuneko datu homogeneoen plataforma sortzeko egin zen, baita Latinoamerikako eta Karibeko datu geografikoen oinarri aurreratuak (IDEak) bateratzea sustatzeko ere.

Halaber, Andrés Valentínek IDE-ek eskaintzen dituzten aukeren inguruko txostena aurkeztu zuen Nafarroako Espazioaren Datuen Azpiegituraren (IDENA) esperientzia oinarri hartuta.

Beste bilera batean Nafarroako zuzendaritzen kudeaketari buruzko tailerra egin zen eta Kubako erakundeetako 35 kidek hartu zuten parte. Erakude horietako batzuk hauek izan ziren: Ikerketa Teknologiko Integratuen Gunea (gune horretako lokalean egin zen bilera), GeoCuba eta GeoSI enpresak, Hidrografiaren eta Geodesiaren Bulego Nazionala, Estatistiken Bulego Nazionala, Plangintza Fisikoaren Institutua eta Kubako Postaren Enpresa.

Tailer hori egitea urtarrilaren 20an eta 21ean GeoSIren zuzendari nagusiak, Critóbal Pascualek, eta SIG Aplikazioen Agentziako zuzendariak, Renato Alonsok, Nafarroara egin zuten bisitan hitzartutako konpromisoetako bat izan zen.

Kongresua amaitu ondoren, SITNAren koordinatzailea Ana Lourdes Quinterorekin, GeoCubako zuzendari nagusi adjuntuarekin, eta GeoSIko zuzendari nagusiarekin elkartu zen etorkizunean elkarlanean jarduteko eta Helbideen Iberoamerikako Foroaren eraketa bultzatzeko aukerak aztertzeko. Helbideen Iberoamerikako Foroa ekimenerako GeoCubak enpresako langileak  horretan jardungo zirela hitzeman zuen.  Bisitari esker Nafarroako ordezkariek Uruguayko, Argentinako eta Kolonbiako adituak ezagutu dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa