(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ekoizpen Informatikoaren zentroak IBMren saria jaso du

osteguna, 2011.eko martxoak 10

Multinazional estatubatuarrak Mainframe sistemaren liburu zurian zentroak egin duen lankidetza aintzatetsi du


Miguel Gómez Bernabéu José Luis Rodríguez Menéndezi saria ematen

Miguel Gómez Bernabéu José Luis Rodríguez Menéndezi saria ematen ( irudia handitu )

Nafarroako Ekoizpen Informatikoaren sozietate publikoak (PINSL), Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren bitarteko erakundea denak, IBM multinazional estatubatuarraren saria jaso du Mainframe (System z) sistemaren liburu zuria idazteko elkarlanean jarduteagatik. Liburu zuria datu ugari prozesatzen duten edo erabiltzaile kopuru handiko enpresa eta instituzioetan erabiltzen diren gaitasun handiko ordenagailuak kudeatzeko erreferentzia gida da.

Liburuak Mainframe plataformaren ezaugarriak jasotzen ditu, plataforma hori baliatzen duten bezeroen premiekin loturikoak, eta ezaugarri horiek dituen teknologiaren informazioa biltzen du.

José Luis Rodríguez Menéndezek, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusiak, joan den otsailaren 24an, Madrilen izan ziren zEnterprise en Acción jardunaldien barruan, IBM Españak PINSLri emandako plaka jaso zuen proiektuan elkarlanean aritzeagatik.  IBMren Software System z sistemaren zuzendariak, Miguel Gómez Bernabéuk, eman zion saria. Ekitaldian Espainia osoko erakunde publiko eta pribatuetako Informazio Sistemen zuzendarien talde handia izan zen.

Nafarroako Ekoizpen Informatikoaren sozietate publikoa 2005eko uztailean eratu zen eta Erabiltzaileen Arretarako Zertroa kudeatzeaz, hardwarea mantentzeaz eta Nafarroako Gobernuko zerbitzariak gordetzen dituen datuak prozesatzeko zentroaz arduratzen da, baita Ekonomia eta Ogasun, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko eta Osasun Departamentuetako Mainframe sistema informatiko batzuek kudeatzeaz eta ekoizteaz ere.

Sozietateak egin dituen sei urteetan Nafarroako Ekoizpen Informatikoaren zentroak zenbait sari eta kalitate ziurtagiri jaso ditu. Joan de urtarrilean, ISO 9001 (kalitatearen kudeaketa) eta ISO 27001 (informazioaren segurtasunaren kudeaketa) ziurtagiriekin bat datorren kudeaketa sistema integratua lortu duen Espainiako lehen enpresa publikoa izan zen Bureau Veritas ziurtagirien erakundeak dituen datuen arabera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa