(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak 4 milioi euro bideratuko ditu toki erakundeen proiektuetarako ostirala, 2011.eko martxoak 11

Zenbateko hori erabili ez diren kapital transferentziek osatzen dute


Transcripción textual del video

Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, gaurko prentsaurrekoan 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planaren luzapena aurkeztu du. Planak Nafarroako toki erakundeen jardueretarako 4 milioi euro bideratzeko aukera emango du.  Salanuevak azpimarratu duenez, onetsi den zenbatekoak ia 5 milioi euroko inbertsio erreala izatea eragingo du toki erakunde onuradunek ere proiektu horietarako emango duten zenbatekoa kontuan hartuta.

Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, gaurko prentsaurrekoan 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planaren luzapena aurkeztu du. Planak Nafarroako toki erakundeen jardueretarako 4 milioi euro bideratzeko aukera emango du.  Salanuevak azpimarratu duenez, onetsi den zenbatekoak ia 5 milioi euroko inbertsio erreala izatea eragingo du toki erakunde onuradunek ere proiektu horietarako emango duten zenbatekoa kontuan hartuta.

Planaren luzapena laster onetsiko dute eta gaur ere Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak horren aldeko txostena egin du Toki Araubidearen Foru Batzordean.

4 milioi euroren zenbatekoa erabili ez diren kapital transferentziek osatzen dute; zenbateko hori tokiko azpiegitura gehiagotan inbertitu ahal izango da, 233,4 milioi euro izan zuen 2009-2012ko Nafarroako Tokiko Inbertsioen Planaren barruan onetsi ziren azpiegituretan inbertitzeaz gain.  Kopuru horretatik 1,1 milioi euro argiteria publikoa hobetzeko erabiliko dira, 2,4 milioi euro kaleak zolatzeko, 84.634 euro tokiko bideetarako eta 348.479 euro udal eraikinetarako. Zenbateko horren bidez Nafarroako 26 udalerritako 38 proiektu burutuko dira eta proiektuok datozen hileetan hasi ahalko dira.

Kontseilariak adierazi du, 2009. urtearen amaieratik aurtengo martxora arte Tokiko Inbertsioen Planak 137,1 milioi euro erabili dituela gutxi gorabehera toki erakundeen hainbat proiektutan inbertitzeko. Hortaz, aurreikusitako jarduera guztiak burutuz gero (mila baino zertxobait gehiago), planaren indarraldia amaitzean egindako inbertsioa 330 milioi euro baino handiagoa izango da.

Gaur egun abian dira planari gehitutako proiektuen erdiak baino gehiago, Nafarroako 300 erakunde baino gehiagorenak.

40 milioi euro askatasunez erabiltzeko

Kontseilariak, halaber, gogorarazi du 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planak, lehen aldiz, askatasunez erabiltzeko 40 milioi euroko partida gehitu zuela. Zenbateko hori udalen eta kontzejuen artean banatu zen eta, ondoren, udalek eta kontzejuek beraiek erabaki zuten zertarako erabiliko zuten egokitutako zenbatekoa: inbertitzeko edo inbertsioa amortizatzeko zein estatuko funtsetarako aurkeztutako proiektuen idatziak finantzatzeko, estatuak ez baitzuen estali kostu hori.    

40 milioi euro horietatik, tokiko erakundeek 27,6 milioi euro baino ez dute erabili oraindik eta, kasuen % 80k baino gehiagok, planean jasotako lanetarako bideraturiko kopurua osatzeko, beste administrazio publiko batzuek dituz lagundutako jarduerak osatzeko eta beste inbertsio batzuetarako baliatu dute. % 16,5ek bakarrik erabili dute diruzaintzako soberakin negatiboak finantzatzeko edo finantza pasiboak amortizatzeko.

2009-2012ko Tokiko Inbertsio Planeko zenbatekoak Toki Ogasunetako Funtsa banatzeko Foru Legean zehaztu ziren, baita transferentzia arruntak ere. 2011rako funtsa 196,3 milioi euro dira eta honela banatu da: 22,9 milioi euro Iruñari egokitu zaizkio, hiriburutza agiria duelako, 5,3 milioi euro udalentzako konpentsazioa da, korporazioko kideentzako ordainsariak alegia, 382.835 euro Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioari laguntzeko eta gainerako 167,68 milioi euro udalen eta kontzejuen artean banatzeko. 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Inversiones locales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa