(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Eraikuntzaren Lan Fundazioaren lanbide heziketako ikastetxea ireki du Alesbesen ostirala, 2011.eko martxoak 11

Ikastetxea Bobadilla jauregian egin dute, XVII. mendeko eraikin zibila da eta Alesbesko lantegi eskolako ikasleek birgaitu dute   


Sanz Lehendakaria oroipen plaka desestaltzen ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Erribera aldeko Eraikuntzaren Lan Fundazioaren lanbide heziketako ikastetxea inauguratu du gaur Alesbesen. Ikastetxea XVII. mendeko eraikin zibil batean egin dute, Bobadilla jauregian alegia. Jauregi hori, hasieran, Martínez de Arizala familiarena izan zen eta, ondoren, Bobadilla familiarena. Azken familia horrek Alesbesko Udalari saldu zion eraikina 1993. urte inguruan.

Sanzekin batera, bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria denak, Álvaro Miranda Simavillak, eta Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, hartu dute parte ekitaldian. Horiez gain, hauek ere ekitaldian izan dira: estatuko Erainkuntzaren Lan Fundazioko presidentea, Juan Francisco Lazcano Acedo, Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioko presidentea, Juan Las Navas, Alesbesko alkatea, María Carmen Segura Moreno, Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioko kudeatzailea, Emilio Lezana Pérez, eta politikako, enpresetako, gizarte erakundeetako eta inguruko udaletako ordezkariak.

Ekitaldian instalazioak ikusi dituzte eta ikastetxearen bideo bat jarri dute.

Sanz Lehendakariak zera adierazi du Lan Fundazioak garatzen duen lanaren inguruan: "Gauden lekura iristeko bidea eman duen sektorea ezin daiteke iraindu. Hau gehitu du: "Oker daude eraikuntzaz ahaztu egin behar dugula uste dutenak"  Lehendakariaren ustez "Nafarroako ekonomia eta gizartea garatzeko funtsezko sektorea da".


Agintariak jauregiaren sarreran ( irudia handitu )

Alesbesko Lantegi Eskolak egin ditu jauregia birgaitzeko lanak

2005ean Alesbesko Udalak Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioari laga zion Bobadilla jauregi historikoa, instalazioak birgaitu eta, ondoren, erakundearen lanbide heziketako ikastetxe gisa erabiltzeko. Gauzak horrela, Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioak antolatuta, bi lantegi eskolatako 40 ikaslek jauregia birgaitzeko lanetan hartu zuten parte. Lantegi eskola horien lana hauek finantzatu dute: Nafarroako Gobernuak batez ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez (% 89) eta Alesbesko Udalarekin elkarlanean jardunez, eta Europako Gizarte Funtsak.

2005etik 2010eko irailera arte, jauregi historikoaren estalkia birgaitu eta barrualdea berreraiki dute birgaitzeko prozesu txukuna burutuz. Lan horiei esker ia 2.000 m2-ko ikastetxea egin dute eta, eraikin berri horretan, fundazioak Nafarroako Erriberako proiektu instituzionala gauzatuko du. Hasierako urteetan, igeltserotzako eta iturgintzako lantegi eskolako 20 ikaslek eraikinaren egitura eta instalazioak birgaitzeko lanak burutu zituzten. 2008tik 2010era, igeltserotza eta igeltsu ijeztuaren lantegi eskolako beste 20 ikaslek barrualdea birgaitu zuten eta Liceo Cantau lanbide heziketako ikastetxeko ikasleekin elkarlanean aritu ziren leihoetan eta estalkiaren egurrezko egituran zurgintza lanak burutzeko.    

Oro har, hauek izan ziren burutu zituzten lan batzuk: espazioaren banaketa, zoladura, azuleju estaldura, murruak eta hormak berreraikitzea, adreiluzko jasodurak, igeltsu ijeztuzko plakak jartzea, teilaberritzea, etab.

Gaur, jauregiko instalazio berriek Lan Fundazioaren proiektu instituzionala hastea ahalbidetu dute, eta Alesbesko Udalak, eraikinaren beheko solairuan, komunitatearentzako ekimenak garatuko ditu etorkizunean. Hortaz, eraikinaren gainerako solairuetan, Eraikuntzaren Lan Fundazioak igeltserotzako laguntzailea izateko hasierako prestakuntzako ziklo berriko eskolak eman eta Eraikuntzaren Txartel Profesionalak egiten ditu.

Etorkizunean, lanbide heziketako ikastetxe bat eta sektoreko materialetan eta teknologia berrietan espezializaturiko ikastetxea ezarriko dituzte.

Hezkuntza Departamentuak 204.101 euro eman ditu berritze lanak finantzatzeko

Hezkuntza Departamentuak hitzarmen bat sinatu du Alesbesko Udalarekin Lan Fundazioak eskolak emateko baliatuko dituen bi solairuak egokitzeko. Egokitzeko lanen kostua 309.244 euro da eta Nafarroako Gobernuak zenbateko horretatik 204.101 euro eman ditu.

Honako hauek dira finantzatu diren lan batzuk: bigarren solairuko barrualdeko eta kanpoko egurra berritzea, sarrailak ipintzea, berokuntza sistema instalatzea edo behe tentsioko instalazio elektrikoa jartzea. Lehengo eta bigarren solairuen zati bateko lurra jartzea eta horiek hornitzea, pasabideetan kristalezko trenkadak ipintzea eta pintatzea ere finantzatu dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa