Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ikastetxea Bobadilla jauregian egin dute, XVII. mendeko eraikin zibila da eta Alesbesko lantegi eskolako ikasleek birgaitu dute
Sanz Lehendakaria oroipen plaka desestaltzen
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Erribera aldeko Eraikuntzaren Lan Fundazioaren lanbide heziketako ikastetxea inauguratu du gaur Alesbesen. Ikastetxea XVII. mendeko eraikin zibil batean egin dute, Bobadilla jauregian alegia. Jauregi hori, hasieran, Martínez de Arizala familiarena izan zen eta, ondoren, Bobadilla familiarena. Azken familia horrek Alesbesko Udalari saldu zion eraikina 1993. urte inguruan.
Sanzekin batera, bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria denak, Álvaro Miranda Simavillak, eta Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, hartu dute parte ekitaldian. Horiez gain, hauek ere ekitaldian izan dira: estatuko Erainkuntzaren Lan Fundazioko presidentea, Juan Francisco Lazcano Acedo, Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioko presidentea, Juan Las Navas, Alesbesko alkatea, María Carmen Segura Moreno, Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioko kudeatzailea, Emilio Lezana Pérez, eta politikako, enpresetako, gizarte erakundeetako eta inguruko udaletako ordezkariak.
Ekitaldian instalazioak ikusi dituzte eta ikastetxearen bideo bat jarri dute.
Sanz Lehendakariak zera adierazi du Lan Fundazioak garatzen duen lanaren inguruan: "Gauden lekura iristeko bidea eman duen sektorea ezin daiteke iraindu. Hau gehitu du: "Oker daude eraikuntzaz ahaztu egin behar dugula uste dutenak" Lehendakariaren ustez "Nafarroako ekonomia eta gizartea garatzeko funtsezko sektorea da".
Agintariak jauregiaren sarreran
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
Bobadilla jauregiaren kanpoaldeko irudia
irudia handituJauregiaren barrualdeko xehetasuna
irudia handitu