(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ubarmin klinikak 11,5 milioi euro inbertituko ditu 8 operazio gela izateko ostirala, 2011.eko martxoak 11

Gainera, geotermia bidezko girotze sistema berriari esker urtean 200.000 euro aurreztu ahal izango dira energiaren kostuan


Kutz kontseilaria ACRko arkitektoaren, Manuel Enríquezen, azalpenak entzuten ( irudia handitu )

Osasun kontseilaria, María Kutz, Nafarroako Ospitale Gunean dagoen Ubarmin klinikako kirurgia-eremu berria ikustera joan da gaur goizean. Eremu berriak gaur egungo kirurgia-zerbitzuaren gaitasuna bikoiztu egingo du 8 operazio gela berri eginez. Kontseilariak geotermia bidezko girotze sistema berriaren instalazioak ere ikusi ditu. Sistema martxan jarri ondorengo hasierako fasean dago eta horren bidez urtean 200.000 euro aurreztuko da gutxi gorabehera energian.

Bisitan, Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari kudeatzailea, Fernando Boneta, osasun zentroko zuzendaria, Luis Otermin, ACR enpresako arkitektoa, Manuel Enríquez (kirurgia-blokearen eraikina egin zuena) eta Grupo Visiona BD enpresako (sistema geotermikoa jarri duen enpresa) zuzendari nagusia, Ruperto Puertas, ere izan dira.

Ubarmin klinikako kirurgia-bloke berria eraikitzea Nafarroa Plana 2012ren barruan lehentasuna duen jardueretako bat izan da eta 8.670.672 euro behar izan dira horretarako. Operazio gela berrietan klinikako ekipamendua jartzeko lizitazio fasean daude. Horretarako beste 2.885.000 euro behar izango direla aurreikusi da, hortaz, guztira 11.555.672 euro inbertituko dira.    Jarduera horri esker, gaur egun osasun zentroak duen kirurgia-zerbitzuaren gaitasuna bikoiztu egingo da. Operazio gelen eremu berria bi solaitutan dago banatuta: Lehenengo solairuan kirurgia nagusiko anbulatorioaren zerbitzua ematen da eta sarrera independentea, prestaketa gunea, bi operazio gela, esnatzeko gela espezifikoa eta ingurunera egokitzeko gunea ditu. Beraz, kirurgia-paziente anbulatorioei ematen zaien arretak ez du oztopatuko ospitalizazio zirkuitua, pazienteak ez direlako ospitaleratu behar.

Bigarren solairuan ospitaleratzea eskatzen duen jarduera kirurgiko guztiak burutuko dira. Bigarren solairu horretan sei operazio gela daude eta gaur egun klinikan burutzen diren kirurgia-ortopedikoen ebakuntzetarako behar den teknologiaz horniturik dago. Esnatzeko gela eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea ere baditu; horietako bakoitzak hamabi ohe ditu, gaur egun dagoen ohe kopuruaren bikoitza, alegia. Horiez gain, esterilizazio zentro berri bat eta behar bezala funtzionatzeko behar adina gela daude.


Ubarmin klinikako instalazio geotermikoak

Ubarmin klinikako instalazio geotermikoak ( irudia handitu )

Geotermia bidezko girotze sistema berria

Ubarmin klinikak 12.000 m2-ko azalerako beheko solairuan 1.500 kupula ditu kanpoaldera begira. Eraikinak diseinu hori duela-eta, osasun zentroko energia-gastua handia izaten zen sasoi eta klima ezberdinen arabera bero eta/edo hotz handia mantentzen ez zuelako (2009an 500.000 euro baino gehiagoko gastua izan zuen gasolioa eta argindarra lortzeko erabilita).  Hori dela eta, klinikako zuzendaritza taldeak beste energia aukera batzuk bilatzea erabaki zuen: aurrezteko helburuak betetzen dituztenak, 0 inbertsioa dutenak eta energia-sistema berria jartzean klinikaren ohiko jarduna eragozten ez duena. Horiez gain, ingurumenaren inguruko baldintza batzuk ezarri ziren: energia berriztagarria izan behar du, agorrezina, garbia, kutsatzen ez duena, CO2 emisioak murrizten dituena eta segurua. Geotermia aukeratu zen eta enpresa esleipenduna Grupo Visiona BD izan zen. Enpresa horrek burutu ditu sistema berria jartzeko lanak kontratu eredu honekin: 12 urtez mantenua emakidan emango da, inbertsioa aurrezten denarekin finantzatuko da, aurreztutakoa enpresa esleipendunaren (% 60) eta Ubarmin klinikaren (% 40) artean banatuko da.

Emakidak irauten duen aldian, sistemak urtean 2 milioi kW energia aurreztuko dituela aurreikusi da; horrek esan nahi du urtean 200.000 euro inguru ere aurreztuko direla. Gainera, atmosferara 758 tona CO2 isurtzea saihestuko du.

Sistema geotermiko berria zentroko eskariaren parte bat betetzeko erabiliko dute, zehazki: etxeko ur beroa aurrez berotzeko, eremu komunetako eta bainugeletako erradiadoreak hornitzeko eta hozte makinetara bidaltzeko ur hotzaren parte bat hozteko. Hala, gaur egungo sistema hobeto aprobetxatuko dute (argindarrarekin eta gasolioarekin funtzionatzen du) eta, gainera, zentroko erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien sortzea bermatuko dute.

Energia geotermikoa

Energia geotermikoa berriztagarria eta garbia; gainera, edozein lekutan eskura daiteke. Sistemaren oinarria eguzki energiaren bidez lurzoruan metaturiko beroa trukatzea da. Lurrak inertzia termiko handia dauka, hau da, eguzki erradiazioaren beroa metatu eta xurgatzeko gai da eta urtean zehar tenperatura bera mantentzen du. Hala, neguan beroa atera daiteke eta udan eten, hotza lortzeko.

Sistema geotermikoek beroa ateratzeko ponpa bat eta lurpean beroa trukatzeko zuloen sistema bat dituzte. 15 cm-ko diametrodun putzu txikiak dira eta lurraren beroa atera edo eteten duen ura igarotzen den hodia dute. Bero ponpak ez du energiarik sortzen, energia lurretik eraikinera eta eraikinetik lurrera eramaten du; horretarako energia elektrikoa kontsumitzen du.

Teknologia hori interesgarria da, izan ere, bero ponpak oso eraginkorrak dira ohiko sistemen aldean. Lurraren tenperatura epel konstantea aprobetxatzen da eta tenperatura hori eraikinean lortu nahi den tenperaturaren antzekoagoa izaten da kanpoko tenperatura baino (ohiko sistemek kanpoko tenperatura izaten dute oinarri). Hori hala izanik, gradu gutxiagoko aldea dagoenez, energia gutxiago kontsumitzen da.   Hortaz, sistemaren errendimenduak handia da: Kontsumitzen den energia elektrikoaren unitate bakoitzeko 4 energia unitate edo gehiago lortzen dira bero edo hotz moduan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa