(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzako elikagaien sektorea 2010ean Nafarroako ekonomiaren bikoitza baino gehiago hazi zen ostirala, 2011.eko martxoak 11

Sanzberro kontseilariak sektorearen dinamismo inbertsiogilea nabarmendu eta Nafarroako Gobernuaren laguntzetan 2011n izango diren berrikuntzak iragarri ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea 2010ean Nafarroako ekonomia osoaren bikoitza baino gehiago hazi zen (%2,6 eta %1,2, hurrenez hurren). Merkataritza balantza positiboa izan zuen, eta estaldura tasa urtebetean 23 puntu igo da. Nafarroako Gobernuak aurreko urteetan babestutako inbertsioek, indarrean jartzen direnean, 787 lanpostu sortzea eta balio erantsi gordina 40 milioi euro handitzea ekarriko dute. Gobernuak azken urtean 80 nekazari gazte ere babestu ditu.

Horiek izan dira Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak gaur goizean eskaini dituen datu batzuk. Kontseilariak nekazaritzako elikagaien sektorearen egoerari buruzko ikuspegia aurkeztu du, batez ere dinamismo inbertsiogileari dagokionez. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak aurtengo urterako dituen laguntzen berrikuntzak aurreratu ditu. Kontseilariak alboan izan du Jesús María Echeverría Landa Garapeneko zuzendari nagusia.

2011n, Nafarroako Gobernuak nekazaritzako elikagaien sektoreari 53,5 milioi euro ematea aurreikusi du, hau da, iaz emandako laguntzak baino %11,62 gehiago. Kopuru osotik 31,3 milioi nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietara bideratuko dira, eta 22,2 milioi nekazaritzako elikagaien industriara. Inbertsiorako laguntza ildo guztiak irekita daude eta sortzen diren inbertsio ekimen pribatuen %100 laguntza publikoekin babestea bermatzen da. Laguntzak modu indibidualizatuan emango dira, eta horrek bermatzen du espediente guztiak artatuko dituztela.

Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea 2010ean Nafarroako ekonomia osoaren bikoitza baino gehiago hazi zen (%2,6 eta %1,2, hurrenez hurren). Merkataritza balantza positiboa izan zuen, eta estaldura tasa urtebetean 23 puntu igo da. Nafarroako Gobernuak aurreko urteetan babestutako inbertsioek, indarrean jartzen direnean, 787 lanpostu sortzea eta balio erantsi gordina 40 milioi euro handitzea ekarriko dute. Gobernuak azken urtean 80 nekazari gazte ere babestu ditu.

Horiek izan dira Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak gaur goizean eskaini dituen datu batzuk. Kontseilariak nekazaritzako elikagaien sektorearen egoerari buruzko ikuspegia aurkeztu du, batez ere dinamismo inbertsiogileari dagokionez. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak aurtengo urterako dituen laguntzen berrikuntzak aurreratu ditu. Kontseilariak alboan izan du Jesús María Echeverría Landa Garapeneko zuzendari nagusia.

2011n, Nafarroako Gobernuak nekazaritzako elikagaien sektoreari 53,5 milioi euro ematea aurreikusi du, hau da, iaz emandako laguntzak baino %11,62 gehiago. Kopuru osotik 31,3 milioi nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietara zuzenduko dira, eta 22,2 milioi nekazaritzako elikagaien industriara. Inbertsiorako laguntza ildo guztiak irekita daude eta sortzen diren inbertsio ekimen pribatuen %100 laguntza publikoekin babestea bermatzen da. Laguntzak modu indibidualizatuan emango dira, eta horrek bermatzen du espediente guztiak artatuko dituztela. Hauek dira 2011rako laguntzen berrikuntza nagusiak:

• Nekazaritzako elikagaien industrietara bideratutako laguntzei dagokienez, diru-laguntza handitu egingo da Nafarroan kokatzen diren planta berrietarako eta berrikuntzan, nazioartekotzean eta CO2 murriztean ahaleginak egiten dituzten enpesetarako laguntzak handituko dira.

• Nekazaritza ustiategietan, diruz laguntzeko moduko gehiengo zenbatekoen moduluak gaurkotu egin dira, merkatuko prezioetara egokituz, eta krisiaren aurkako neurri bat abian jarri da, hobekuntza planak gauzatzea eta diru-laguntzen ordainketa bizkortzeko, 2011ren osteko urtekoen kargura emandako diru-laguntzen ordainketak aurreratuz.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Inversiones en el sector agroalimentario (2010 y 2011)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa