Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bide batez, udalbatzarekin bilduko da eta herriko kultura-etxea eraikitzeko lanak bisitatuko ditu
Foru Gobernuak astelehen guztietan Nafarroako Jauregian egiten duen gobernu-saioa datorren astelehenean Corellako Gazteentzako Sorkuntza Zentroan egingo da.
Saioan asteko ohiko gaiak jorratuko dira. Bilera 9:30etan hasiko da eta Miguel Sanz Lehendakaria izango da buru. Nafarroako Gobernua osatzen duten beste hamar kide ere bilera horretan egotea aurreikusi da.
Saioaren amaieran, goizeko 11ak inguruan, udalbatzako kideak bileran sartuko dira, José Javier Navarro alkatea buru dela. Topaketa horretan, Nafarroako Gobernuak eta udal ordezkariek herrian eta herriaren eragin esparruan abian dauden eta epe ertainean egingo diren proiektuei buruz htiz egingo dute.
Jarraian, Gobernuko eta Udaleko kideek Corellako kultura-etxeko lanak bisitatuko dituzte. Saioaren amaieran, 12.45ean, Lehendakariak herriko enpresei eta entitateei harrera egingo die Gazteentzako Sorkuntza Zentroan.
Legegintzaldi honetan, Foru Gobernuak ohiko gobernu saioa Nafarroako Jauregitik kanpo beste sei alditan egin du, zehatz esanda, leku hauetan: Tafallan (2008ko ekaina), Lekaroz-Baztanen (2009ko martxoa), Los Arcosen (2009ko urria), San Adriánen (2010eko otsaila), Vianan (2010eko azaroa) eta Azkoienen (2011ko urtarrila).