(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ohiko saioa Corellan egin du astelehena, 2011.eko martxoak 14

Foru Gobernuak 18,7 milioi euroko inbertsioak egin ditu udalerrian legegintzaldi honetan


Gobernu-sailoa Corellan

Nafarroako Gobernuak saioa Corellan egin du ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak astelehenetako ohiko saioa Corellan egin du. Legegintzaldi honetan hitzordua Iruñeko egoitzatik kanpo egiten duen zazpigarren aldia da. Aurretik Tafallan (2008ko ekaina), Lekaroz-Baztanen (2009ko martxoa), Los Arcosen (2009ko urrian), San Adriánen (2010eko otsaila), Vianan (2010eko azaroa) eta Azkoienen (2011ko urtarrila) egin ditu.

Saioa udalerriko Gazteentzako Sorkuntza Zentroan egin da (2010ean inauguratu zuten) eta Miguel Sanz Lehendakaria izan da buru. Saioaren amaieran, Gobernuko kideak udalbatzako kideekin bildu dira, José Javier Navarro alkatea buru zela. Topaketan, Nafarroako Gobernuak udalerrian azken legegintzaldian egindako inbertsio zuzenen berri eman die, 18,7 milioi euro guztira.

Atalen arabera, azpiegituretan egindako inbertsioak azpimarratu behar dira. Ildo horretatik, Nafarroa 2012 Planaren barruan, saihesbidea eraiki zen eta 2010ean inauguratu zen. 8,3 milioi euroko aurrekontua izan du, eta horri esker segurtasuna hobetu da, hirigunetik ia 3.000 ibilgailu igarotzea saihestu da eta.

Era berean, 2010eko abenduan, Corellako zeharbidea egin zen 2,7 milioi euroren truke. Kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi eman zituen. 2008ko ekainean, N-232 errepidearen desdoblatzea ireki zen, Ebroren Ardatz zeharkatzen duena. Gaur egun, N-113 herria inguratzen duen errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren idazketa lizitazioan dago, hain zuzen ere, Errepideen III. Plan Gidarira bildutako jarduna.

Langabeziaren beherakada

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak udalerrian 2011n langabeziak duen bilakaera onari buruzko informazioa eman du. Urteko lehen bi hilabeteetan, 85 langabe gutxiago daude (%10eko beherakada). Beraz, gaur egun 756 pertsona daude lanik gabe. Langabeziaren beherakadak bi sexuetan eta ekoizpen-sektore guztietan izan du eragina, baina batez ere eraikuntzan eta industrian, azken horietan 56 eta 23 langabe gutxiago baitaude, hurrenez hurren.

Atal honetan, azpimarratzekoa da Foru Gobernuak 417.110 euroko laguntza eman duela udalerriko lau enpresak egindako inbertsioetarako. Inbertsioen kopuru osoa 2,1 milioi eurokoa izan da.

Bestalde, Gobernuak 3,9 milioi euro inbertitu ditu Corellako kultura-etxe berria eraikitzeko lanak finantzatzeko. Lanen kostu osoa 4,9 milioi eurokoa izan da. 5.587 metro koadroko zuzkidurak ekitaldien aretoa du 300 pertsonarentzat, erakusketa areto bat eta liburutegi bat interneteko zortzi sarbiderekin.

Horrez gain, Kultura eta Turismo Departamentuak beste 2 milioi euro bideratu ditu San Miguel eliza zaharberritzeko. Elizak 2010eko martxoan ireki zituen ateak berriro, 2002an abiatutako zaharberritze prozesu luze baten ostean. Lanon bidez estalkietan eta fabrikaren atal batean jardunak egin ziren, eta 2007an saneamendu lanak, zoruko hezetasuna kontrolatzeko lanak eta barrualdearen zaharberritzea egin ziren.

Amaitzeko, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, Foru Gobernuak 2,3 milioi euro eman ditu herriko San José egoitza-etxean mendeko adinekoentzako 28 plaza gehiago sortzeko. Horrez gain, 57.000 euro inguru bideratu ditu udalerriko Gazteentzako Sorkuntza Zentrora ekipamendurako, diseinu kontzeptualerako eta langileentzako, eta bestelako laguntzak eman ditu haur-eskolarako, San Miguel erretirodunen eta pentsiodunen kluberako, Gazteria Planerako eta gazteentzako beste programa batzuetarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa