(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Corellako Kultur Etxea ikustera joan da


astelehena, 2011.eko martxoak 14

Foru Gobernuak 3.978.299,16 euro eman zituen Kultur Etxea finantzatzeko


Sanz Lehendakaria eta kontseilariak Corellako Kultur Etxe berriko lanei begira ( irudia handitu )

Corellako Gazteentzako Sorkuntza Zentroan ohiko bilera egin ondoren Nafarroako Gobernuko kideak kultur etxe berria ikustera joan dira. 2010ean eraiki zuten Corellako Udalak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak hitzarmena sinatu ondoren. Kultura Zuzendaritza Nagusiak obra horiek burutzeko 3.978.299,16 euroko diru-laguntza gorde zuen.

Azpiegitura 4.988.920 euroren truke esleitu da (BEZa barne) eta honako hauek ditu: 5.587,86 m2-ko azalera eraikia (5.027 m2 erabilgarriak dira), 299 eserlekudun ekitaldi areto bat du desgaitu fisikoentzako lekuarekin, 283,69 m2-ko erakusketa areto bat eta 936,45 m2-ko liburutegi bat. Liburutegian 22.000 bolumen, 50 aldizkari titulu eta helduentzako zein haurrentzako lekua dago. Halaber, interneta erabiltzeko 8 ordenagailu daude.

Eraikinak, halaber, erabilera anitzeko 6 gela ditu: entseguetarako gela bat, pintura gela bat, bilerak egiteko bi gela, bi kamerino, bulegoak eta biltegiak. 

Kultur etxe berriaren proiektua GPD Gestión de Proyectos S.L. enpresak idatzi zuen eta VDR Mutilva S.L. enpresak eraiki zuen. GPD Gestión de Proyectos S.L. enpresak zuzendu zituen kultur etxea eraikitzeko obrak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa