(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lekarozeko Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroan urtero 3.000 gazte, profesional eta irakasle baino gehiago ingelesean trebatu nahi dira asteartea, 2011.eko martxoak 15

Zentroak 2012ko ekainean zabalduko ditu ateak, zentroa eraikitzeko lanak eta Lekarozeko campus berria urbanizatzeko lanak amaitu eta gero


Miranda presidenteordea, Lekarozeko Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroaren aurkezpenean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Lekarozen (Baztan ibarrean) proiektatu duen Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentro berrian urtero 3.000 gazte, profesional eta irakasle baino gehiago ingelesean trebatu nahi dira. Zentroak 2012ko ekainean irekiko ditu ateak, zentroa eraikitzeko lanak eta Lekarozeko Kultura, Hezkuntza eta Ekonomia Ekimenen Arlo berriko urbanizazio lanak amaitu ondoren. Hala azaldu du gaur Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

Era berean, Juan Carlos de los Mozos Red Leafeko (enpresa esleipenduna) merkataritza eta marketin zuzendariak ekitaldian parte hartu du. Bere esanetan, "xedea hizkuntzak ikasteko ‘Lekaroz’ nazioarteko marka sortzea da, hizkuntza berrikuntzaren oinarria bihurtu dadin". "Horrek eskatzen du ibarrean sinergiak garatzea zentroaren jarduera gauzatzeko, beste espazio batzuk erabiliz, hala nola aterpeak, kirol-inguruak, etab. eta modu horretan inguruko azpiegiturak aprobetxatzea eskaintza dibertsifikatua sortzeko", esan du.

Aurretik Lekarozeko Jarraipen Batzordeak seigarren bilera egin du. Bilera horretan, Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroko eta urbanizazio lanetako lehiaketen esleipendunak jakinarazi dituzte.

Bi lehiaketak 2010eko abenduan deitu zituzten eta atzo esleitu zituen SPRIN sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak. Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroa abian jartzeko lehiaketara eskaintza bateratua aurkeztu zuten Red Leaf SL-Sedena SL enpresek, eta lanak esleitu dizkiete. Bestalde, Lekarozeko enpresa campusa urbanizatzeko eta sarbideak egiteko lehiaketara 10 proposamen aurkeztu ziren, eta esleipenduna Iruña Construcciones izan da, 3,8 milioi euroko zenbatekoaren truke, hau da, lizitazio prezioa baino %6,5 gutxiago.

Aurreikuspenen arabera, urbanizazio lanak datorren apirilean hasiko dituzte eta lanak gauzatzeko epea 30 astekoa da. Apirilean Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroa eraikitzeko deialdia egingo da, zentroa abian jarriko duen enpresak egindako proposamenaren arabera.

Lekarozeko Kultura, Hezkuntza eta Ekonomia Ekimenen Arloa Nafarroa 2012 Planaren barruko proiektua da eta hiru jarduera handi biltzen ditu, 120.000 metro koadroko azaleran gutxi gorabehera: antzinako ukuiluen ingurua berrurbanizatzea Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroa ezartzeko, 50.000 metro koadroko azaleran; elizaren ingurua kultura inguru moduan berreraikitzea (11.700 metro koadro inguru); eta antzinako baratzeetan eraikuntza malguko enpresa parkea eraikitzea (49.700 metro koadro inguru).

Proiektu osorako gutxi gorabehera 12 milioi euroko inbertsioa egingo da. Gobernuak dagoeneko 4,1 milioi inguru inbertitu ditu (milioi 1 eraisteko, aurretiazko proiektuetarako eta azterlanetarako, eta 3,1 milioi lursailak erosteko).


Lekarozeko Kultura, Hezkuntza eta Ekonomia Ekimenen Arloa.

Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroa

Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroan hizkuntzak egonaldi erregimenean irakatsiko dituzte. Zentroa abian jarriko duten enpresen arabera, hots, Red Leaf SL (%60) eta Sedena SL (%40) enpresen arabera, urtero zentro horretan 3.000 pertsonak baino gehiagok egingo dituzte ikastaroak eta egonaldiak. Ikastaroak eta egonaldiak irakasleei, enpresei, haurrei eta gazteei bideratuta daude, eta horientzat udalekuak eta ikastaroak urte osoan antolatuko dira. 18 urtetik gorako gazteentzat tituluak lortzeko programa bereziak antolatuko dira.

Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroa esleitzeko, errentamenduaren araubidea erabili da, eraikinak (eraikuntza lanen lizitazioa apirilean egingo da) eta lursailak erosteko aukerarekin. Esleipenaren urteko kanonaren zenbatekoa 160.480 eurokoa da, eta salerosketaren prezioa 5,4 milioi eurotan finkatu da.

Hizkuntza Ikasteko Murgiltze Zentroko gelek, bulegoek, logelek eta beste espazio batzuek 3.000 metro koadro inguruko azalera hartuko dute. Zentroa eraikitzeko lehiaketa apirilean deituko da eta lanak uda honetan hasiko dira.

Enpresa campusa

Urbanizazio lanen bidez enpresa parkea garatzeko esparrua diseinatuko da. Espazio horretan hezkuntza, kultura, kirol, prestakuntza, ikerketa, talentu arloko eta beste arlo batzuetako enpresak ezarriko dira, MODERNA Planean aurreikusitako ekonomia garapenaren arlo handiekin bat etorriz. SPRIN sozietate publikoak sektore horietako enpresekin harremanak hasi ditu, eta merkaturatzea aurtengo maiatzean hastea aurreikusita dago.

Bestalde, urbanizazioaren barruan eliza zaharberritzeko lanak ere hasiko dira. Ondoren, elizak Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuak planifikatutako kultura espazioa osatuko du.

Dokumentazioa:
Presentación del proyecto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa