(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak garapen berritzailerako Cedepa zentroa inauguratu du Tuteran asteartea, 2011.eko martxoak 15

Nafarroako Gobernuak 3 milioi euro inbertitu ditu guztira


Sanz Lehendakaria zinta mozten ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Tuteran izan da gaur Cedepa inauguratzeko. Garapen berritzailerako zentro berria da eta Dow Chemical Ibérica eta SAIP S.r.l empresa multinazionalak batzeak bultzatu du. Eraikuntzaren sektorean erabiltzen diren poliuretanozko panelen teknikaren alorrean aurrera egiteko munduan egin den lehenengo ekimena da.  

Sanzekin batera izan dira ekitaldian José María Roig Aldasoro, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, eta Begoña Urien Angulo, enpresako zuzendari nagusia. Horiez gain, ekitaldian parte hartu dute The Dow Chemical Company enpresako presidenteorde exekutiboak eta Dow enpresako Performance saileko presidenteak, Juan Lucianok, SAIP Equipment enpresako presidenteak, Walter Pozzi-k, eta Tuterako alkateak, Luis Casado Oliverek.


Sanz Lehendakariaren mintzaldia ( irudia handitu )

Sanz Lehendakariak hauxe adierazi du mintzaldian: "CEDEPAk gure erkidegoan kokatzeko egin duen apustua erabakigarria da, bereziki gure erkidegoa I+G+B proiektuetan konprometituena dela kontuan izanik hartu badu erabakia". Horrez gain, gogorarazi du "zentroa sektore publikoaren eta pribatuaren bat egitearen emaitza dela". Egin ohi den moduan Sanz Lehendakiak zinta moztu ondoren, ekitaldian izan direnek enpresa ikustera joan dira eta zentroan garaturiko teknikak erakutsi dizkiete. Gainera, Sanz Lehendakariak enpresako ohorezko liburuan sinatu du. 

Nafarroako Gobernuak 3 milioi euro inbertitu ditu enpresan. Alde batetik, Nasuinsak, Industria Lurzoruko Nafarroako sozietate publikoak, 2,5 milioi euro bideratu ditu enpresa berriak hartu duen nabea eraikitzeko.  Nasuinsak enpresen proiektu berriari errentan eman dio nabea. Beste alde batetik, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak 500.000 euroren diru-laguntzak eman ditu inbertsiorako.

Teknologia aurreratua

Cedepa industria mailako ekoizpen linea bat da; teknologiarik aurreratuena du eta burutzen dituen jarduera bakarrak froga jarduerak eta prototipoen garapena baino ez dira.  

Dow eta SAIP enpresetako bezeroei eta, oro har, eraikuntzaren sektoreari, poliuretanozko panelak ekoizteko konponbide berrien garapen azkarragoa eskaintzeko eratu dute enpresa. Poliuretanozko panelek beroa isolatzeko balio dute eta horiek ekoizteko ijezketa bikoitz jarraituaren prozesua erabiltzen da.

Tuterako industrialdean dago kokatuta zentro berria eta teknikaren alorrean berritzeko eta energia garbiak sortzeko Foru Erkidegoaren industria planean dago jasota.  


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa