Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz Lehendakariak Uitziko antzinako tunela zeharkatzen duen Plazaola bidearen tartea ireki du
asteazkena, 2011.eko martxoak 16Horrez gain, Lekunberriko biomasa zentrala eta mendeko pertsonentzako herriko Eguneko Zentroa ere ikusi ditu
Lehendakaria Lekunberriko biomasa zentrala ikustera joan da
(
irudia handitu
)
Sanz Lehendakaria eta Corpas kontseilaria ibarreko Eguneko Zentroan dauden mendeko pertsona batzuekin
(
irudia handitu
)
Uitziko tunelaren argiztapena
Gaur egun proiektuan barne hartzen ari diren Iruña-Irurtzun tartea egitea kenduta, Uitziko tunela izan zen Plazaola bideko lehengo bidearen bide berdea osatu ahal izateko azken oztopoa, Irurtzunen eta Gipuzkoako mugaren artean hain zuzen ere.
Tunelak 2.680 metro ditu eta antzinako Plazaola trenbidearen zatia da; denbora luzez penintsulako trenbiderik luzeena izan zen. Trenbidea 1914. urtean ireki zuten eta orain arte ez dute leheneratu. Hala ere, Plazaola Partzuergo Turistikoak hobekuntza txikiak egin ditu, esate baterako, arekak garbitu, bideko zuloak konpondu edo, berriki egin den bezala, argiztapena jarri du. Argiztapena jartzeko 1.391.908,82 euro inbertitu dira, horietatik 835.000 euro Nafarroako Gobernuak finantzatu du Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez.
1991ko Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialak (PSIS) Irurtzun-Donostia tartea hasi zuenez, Nafarroako Gobernuak Iruñatik Irurtzunera doan 20 km-ko tartea Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialtzat jo zuen 2009an. Proiektua Plazaola Turismo Partzuergoak bultzatu du eta Iruña eta Donostia lotzen zituen lehengo trenaren ibilbide guztia, Nafarroatik zehar pasatzen zena, leheneratzeko bidea eman zuen eta, hala, Irurtzun eta Donostia arteko bidea jarraitu zuen.
Proiektua jarduera turistikoak eta jolas jarduerak egituratzeko ardatza da eta Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren Bide Naturalen Sarera gehituko da.
Iruña-Irurtzun tartean leheneratuko den ibilbidea bost udalerritatik pasatzen da: Berriobeiti (Artika, Aitzoain, Berriogoiti, Ballariain, Elkarte eta Oteitza kontzejuak), Berriozar, Itza Zendea (Saratsa, Eritze, Saratsate eta Gulia kontzejuak), Arakil (Aizkorbe kontzejua) eta Irurtzun.
Jatorrizko plataforma leheneratu ezin den lekuetan (industrialdeak edo urbanizazioak daudelako edo tunelak leheneratzea ezinezkoa den lekuetan bidea desagertu delako) beste ibilbide batzuk egitea aurreikusi da.
Bide berdean ezingo dira ibili motordun ibilgailuak, lursailetan nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak garatu behar direnean eta larrialdi egoeretan izan ezik. Horrez gain, segurtasuna murrizten duten elementuak eta beste elementu interesgarri batzuk iragartzeko seinaleak jarriko dira (iturriak, arauak, etab.).
Jarduera horiek jendeak erabiltzeko eta gizartearen intereserako egin dira, gizartearen ongizatea hobetuko baitute jolas eta kirol jarduerak garatzea erraztuz. Horrez gain, trenbide historiko bat leheneratzeak ostalaritzarekin eta landa turismoarekin loturiko jarduera ekonomikoak sustatuko dituela uste da.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
Uitziko tunela
irudia handituAgintariak eta bisitara joan direnak Uitziko tunelean
irudia handitu