(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.115 adingabe artatu zituzten haurren eta gazteen osasun mentaleko kontsultetan 2009an asteazkena, 2011.eko martxoak 16

Kutz kontseilariak Nafarroako Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Jarduera Plana aurkeztu du eta Sarrigurenen izango du egoitza


Madoz, Andía, Peralta eta Kutz kontseilaria, Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

María Kutz Osasun kontseilariak Nafarroako Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Jarduera Plana aurkeztu du gaur goizean. Ekitaldi horretan Victor Peralta Osasun Mentaleko zuzendari nagusiak, Clara Madoz Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroaren zuzendariak, José Anastasio Andía Egueseko alkateak eta zenbait zinegotzik parte hartu dute.

Ekitaldia laster Nafarroako Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroa hartuko duten instalazioetan egin da, Sarrigurengo osasun-zentroan.

Kontseilariak azpimarratu duenez, "Osasun Departamentuak sentikortasun berezia du buru nahasteak dituzten adingabeei arreta espezializatua eskaintzen". Bestalde, Clara Madozen esanetan, "familia-ingurua eta hezkuntza zentroetako profesionalak giltzarriak dira adingabeengan nolabaiteko buru-patologiaren bat adierazten duten sintomak modu goiztiarrean antzemateko".

2009tik Nafarroan zirkuitu asistentzial berezi eta osoa dago haurren eta nerabeen nahaste mental larrienak artatzeko. Zirkuitu hori osatzen dute Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroak (gaur egun Natividad Zubieta zentroan, Txantrea auzoan), eguneko ospitaleak (Ospitale Psikogeriatrikoaren eraikin batean kokatua) eta haurren eta gazteen ospitaleratze psikiatrikoaren unitateak, Nafarroako Ospitale Gunean (antzinako Virgen del Camino ospitalean).

Sarrigurengo zentroa abian jarrita, eguneko ospitaleratze unitatea Natividad Zubieta zentroan kokatzea aurreikusi da.

Adin pediatrikoan, hain larriak ez diren nahasteak osasun mentaleko zentroetan artatzen dituzte, horiek baitira haurren eta gazteen osasun mentalaren zirkuitu berezirako sarbide nagusia. Datozen 5 urteetan, xedea haur guztiak sare berezituak artatzea eta sare horretara pediatrak zuzenean igorri ahal izatea da. Guztira, 2009an, kontsultan 3.115 adingabe artatu zituzten, 769 Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroan eta 2.346 osasun mentaleko 10 zentroetan.


Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroaren itxarongela. ( irudia handitu )

Haurren eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroa

Zentroko jarduera programa anbulatorioen bidez antolatzen da, nahaste desberdinen arabera. Buru-nahaste larriei lehentasuna ematen zaie, hala nola elikadura nahasteei, neurogarapeneko nahasteei (TGD), gizarte babesgabezia egoeran dauden haurren eta nerabeen programari eta nahaste psikotiko-afektiboei. Modu horretan, esku-hartze berezituak ematen dira, gehiengo nabaritasun zientifikoa oinarri hartuta. Zerbitzu suprasektoriala da eta nahaste larrienak artatzen ditu, baina etorkizunean buru-nahasteak dituzten Nafarroako haur eta nerabe guztiak artatuko ditu.

Sarrigurengo zentrora joanda, espazio egokiagoa izan nahi da Haurren eta Gazteen Osasun Mentalaren esparruko zerbitzuak eta jarduerak hobetu eta zabaltzeko. Langileei dagokienez, 6. psikiatra, 5 psikologo, erizain 1, psikomotrizista 1, gizarte-langile 1 eta 2 administrari egongo dira, baita prestatzen ari diren fakultatiboak ere (mediku eta psikologo egoiliarrak, etab.).

Instalazioetan 13 bulego egongo dira (psikiatrak, psikologoak, gizarte-langilea, etab.), botikin 1 erizaintza kontsultarako, taldeentzako 2 gela, itxarongela 1 eta bilera-gela 1. Horietan batez ere tratamendu jarduerak egingo dira, hala nola terapia indibiduala, esku-hartzea familiekin, talde-terapiak haurrekin eta nerabeekin, gurasoekin, lantaldeak hezitzaileekin, etab., eta koordinazio jardunak egingo dira haurren eta nerabeen bizimoduetan inplikatutako beste dispositibo batzuekin osasunaren arloan (Pediatria, Neuropediatria, Endokrinologia, Dietetika-Nutrizioa, etab), hezkuntza arloan, gizarte gaietan eta adingabearen fiskaltzari dagokionez. Aurreikuspenen arabera, zentroan prestakuntza jarduerak ere egingo dira, haurren eta gazteen ekipoarenak zein ekipotik kanpoko pertsonenak (mediku eta psikologo egoiliarrak), Psikologia ikasleenak, Gizarte Laneko ikasleenak, etab.) eta ikerketa lanak egingo dira Foru Komunitateko haurren buru nahasteen prebalentziari, ondorioei eta larritasunari buruz.

Nafarroako haurren eta gazteen osasun mentaleko jarduerak eta bitartekoak

2010ean, Nafarroako Ospitale gunean 27 pertsona ingresatu zituzten haurren eta gazteen ospitaleratze unitatean (4 ohe), larrialdiko 192 kontsulta egon ziren eta 115 kontsulta egin ziren Psikiatriaren eta Pediatria zerbitzuen artean. Jarduera hori psikiatra batek eta psikologo kliniko batek gauzatu zuten.

Haurren eta Gazteen Eguneko Ospitalean (10 plaza) 29 pertsona ingresatu zituzten, eta horiek ere psikiatra batek eta psikologo kliniko batek artatu zituzten.

Arreta anbulatorioari dagokionez, 2009an, haurren eta gazteen Osasun Mentaleko Zentroan 769 pertsona artatu zituzten eta kontsulta indibidualak 9.746 izan ziren. Guztiak 5 psikologo klinikok eta 5 psikiatrak artatu zituzten. Horrez gain, osasun mentaleko 10 zentroetan, artatutako pazienteak 2.346 izan ziren, eta kontsulta indibidualak, 10.289. Osasun mentaleko zentro bakoitzean psikologo kliniko 1 eta psikiatra bat lanaldi partzialean daude. Lehenengo kasuan paziente larriagoak ziren, eta horrek kontsulta indibidualen kopurua handitzen du. Aitzitik, osasun mentaleko zentroetan patologia ez hain larriak artatu zituzten. Guztira, artatutako pazienteak 3.115 izan ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa