(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruritako (Baztan) ikastetxe publiko berria eraikitzeko lanak datorren apirilean amaituko dira asteazkena, 2011.eko martxoak 16

Instalazioak datorren ikasturtean irekiko dituzte


Arkitektoak agintariei instalazio berriei buruzko azalpenak ematen.

Arkitektoak Catalán kontseilariari Iruritako (Baztan) ikastetxe publikoari buruzko azalpenak ematen. ( irudia handitu )

Iruritako (Baztan) ikastetxe publiko berria eraikitzeko lanak datorren apirilean amaituko dira ziurrenik. Alberto Catalán Hezkuntza kontseilariak gaur egin du bisita instalazioetara. Instalazio horiek ziurrenik irailean irekiko dituzte, 2011-2012 ikasturtearen hasieran.

Bisitan, kontseilariak alboan izan ditu Patxi Esparza Ikuskaritza eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Peio Obregozo herriko zinpeko alkatea eta Conchi Zeberio zentroko zuzendaria.

Nafarroa 2012 Planera bildutako jardun honetarako 786.060 euroko inbertsioa egin da, BEZ barne hartuta. Behe soilairuko eraikin berria egin da. Horretan Haur eta Lehen Hezkuntzako zazpi gela arrunt eta bikoizteko gelak, informatika gela eta erabilera anitzeko gela egongo dira, baita irakasleen gela, zuzendaritza bulegoa, komunak (bi ikasleentzat eta bat irakasleentzat) eta beste arlo batzuk ere, hala nola biltegiak eta ataripea.

Ikastetxea eraikitzeko lanak joan den abenduan hasi ziren eta Construcciones Mariezcurrena SL enpresak gauzatu ditu. Proiektua eta lanen zuzendaritza OM Arquitectura y Urbanismo SLP estudioaren ardura izan dira.

Lanak "giltza eskuan" sistemaren bidez esleitu ziren. Prozedura horren bidez, proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza eta betearazpena aldi berean kontratatzen dira. Horri esker, epeak murriztu eat eraikuntza bizkortzen da.

Irailetik aurrera, eraikin berriak gaur egungo 63 ikasleak hartuko ditu. Ikasle horiek D ereduan ikasten dute, euskaraz, gaztelania irakasgaitzat dutela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa