(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Manuel Hidalgoren “Navarra, una invitación al futuro” liburua argitaratu du asteazkena, 2011.eko martxoak 16

Argitalpena Sanz Lehendakariak aurkeztu du eta Foru Erkidegoaren iraganeko eta oraineko alderdirik esanguratsuenak biltzen ditu


Manuel Hidalgo, liburuaren idazlea, eta argazkien egileak, Villar López eta Patxi Úriz ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanzek, "Navarra, una invitación al futuro" liburuaren aurkezpenaren buru izan da. Liburuak Foru Erkidegoaren iragana eta oraina osatzen duten alderdirik esanguratsuenak biltzen ditu. Nafarroako Gobernuak argitaratu du eta liburuan Manuel Hidalgo idazle nafarraren testuak eta Patxi Úriz eta Villar López argazkilarien irudiak agertzen dira

Ekitaldia Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egin da eta han izan dira Alberto Catalán, Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna, liburuaren idazlea eta beste agintari politiko, sozial eta kultural batzuk ere.

Bolumenak 272 orrialde ditu eta 20 euroren truke eskura daiteke Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean, Navas de Tolosa kaleko 21. zenbakian, Iruñan. Liburuak hainbat irudi ditu eta horiek hitzek besteko garrantzia ematen diote liburuari.

Argitalpenaren helburua Nafarroaren inguruko ezagutza eta estimua areagotzea da. Idazlearen hitzetan, "Kontua zera da: Nafarroa jendeari gustatzea, guri gustatzea.  Oraindik ere ondo ezagutzen ez gaituztenek ere Nafarroarekiko duten estimua eta gure herriarekiko duten interesa areagotzea. Nafarrak izanik, Nafarroa ondoen ezagutzen dutenen ezagutza eta autoestimazioa handitzea da kontua. Horri esker, egunero eta egoera egokietan azaltzen diren ideiak trukatuz, ekarpen kritikoak eginez eta lan eginez Nafarroa hobetzeko nahia sortuko da".


Lehendakaria, alkatea eta Catalán kontseilaria liburuaren idazlearekin, argazkilariekin eta diseinuaren arduradunekin ( irudia handitu )

Ibilbidea Nafarroan barrena

Nafarroaren ibilera markatzen duten hainbat argazkirekin batera hiru motatako testuak agertzen dira liburuan. Alde batetik, kapitulu bakoitzean laburpen bat agertzen da Nafarroako errealitate historikoaren eta gaur egungoaren inguruko atal nagusiei buruz. Beste alde batetik, irudi oinek informazio osagarria ematen dute, hala nola, datu estatistikoak, historikoak, artistikoak, etab. Azkenik, bere lurraldean barrena dabilen nafar bati burura etor dakizkion uneen, lekuen, oroitzapenen eta sentsazioen ohar multzoa jasotzen du.    Ohar horiek liburuaren hainbat zatitan azaltzen dira eta bidaia-liburu subjektibo eta literarioa osatzen dute.

"Navarra, una invitación al futuro" liburuak, hasieran, Foru Erkidegoaren ikuspegi zabala eskaintzen du, hiru gune nagusietan banatuta: Mendialdea, Erdialdea eta Erribera.  Lehen gainbegiratu horretan Nafarroatik igarotzen den Done Jakue Bideari buruzko kapitulua idatzi da eta, ondoren, historiaren laburpena egin da, historiaurretik gaur egun arte Nafarroan jazotakoa.

Jarraian Foru Erkidegoko hiri nagusietatik eta herrietatik ibilbidea egiten du hainbat argazki erakutsiz. Nafarroako eliza, monasterio eta baselizek duten ondare arkitektonikoa eta erlijiosoa eta oraindik ere aurki daitezkeen obra arkitektoniko zibil eta militarrek utzitako ondare historikoa ere erakusten du. Ondare horren jarraipena dira arkitekturarik garaikideeneko eraikinak.

Halaber, liburuko hainbat kapitulu Nafarroako hiriburuari, Iruñari, eta San Ferminei buruzkoak dira, baita Nafarroako beste toki batzuetako jaiei eta ospakizunei buruzkoak ere. Lanak industriak eta azpiegiturek bideratzen duten ikerketaren eta berrikuntzaren arloari buruz ere hitz egiten du, baita Nafarroako biztanleen osasunaren eta hezkuntzaren inguruan ere, horiek komunitate baten ongizatean oinarrizko sektoreak direlako.

Horiez gain, turismoari eta kirolari loturiko atalak eta Nafarroako kulturaren egoerari buruzkoak ere baditu liburuak. Atal horretan Manuel Hidalgok kulturadun jendeak gozatzen dituen soinu, hitz eta irudiak aipatu ditu, baita jatekoak ere, Nafarroaren aberastasun gastronomikoa erakutsiz.

Liburua amaitzeko, idazleak Nafarroako politikaren eta instituzioen sistema labur azaldu du eta urteko sasoi bakoitzean kontuan hartzekoak diren Nafarroako hitzordu nagusiak aipatu ditu.

Dokumentazioa:
Vídeo promocional de la publicación "Navarra, una invitación al futuro"
Discurso del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa