(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

IRISCOMen “Vida a través del iris” proiektuak Mendekotasunaren Arretaren 2011ko Vianako Printzea Saria eskuratu du asteazkena, 2011.eko martxoak 16

Giza begiaren bidez komunikatzeko sistema alternatiboa da, gehiengo desgaitasuna eta inkomunikazioa duten pertsonentzat


Transcripción textual del video

Iriscom erakundearen "Vida a través del iris" proiektuak Nafarroako Gobernuak eta Caja Navarrak ematen duten Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria jaso du. Saria 40.000 eurokoa da eta irabazleak Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias eta Vianako printze-pritzesa berorren gorentasunen eskutik jasoko du, udaberri honetan Iruñean egingo den ekitaldi ospetsuan.

Epaimahaiaren erabakia gaur goizean jakinarazi dute Luis Rojas Marcos medikuak eta epaimahaiko lehendakariak, María Isabel García Malo Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Rosa Jaso Caja Navarrako zuzendariorde nagusiaren ondokoak.

Saritutako proiektua gehiengo desgaitasuna eta inkomunikazioa duten pertsonentzat pentsatuta dago, eta giza begiaren irisak kontrolatzen duen komunikazio sistema alternatiboa da.

Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria

Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Nazioarteko Sariaren irabazlea iragartzen. Ezkerretik eskuinera: Luis Rojas Marcos, García Malo kontseilaria eta Rosa Jaso Litago. ( irudia handitu )

Iriscom erakundearen "Vida a través del iris" proiektuak Nafarroako Gobernuak eta Caja Navarrak ematen duten Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria jaso du. Saria 40.000 eurokoa da eta irabazleak Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias eta Vianako printze-pritzesa berorren gorentasunen eskutik jasoko du, udaberri honetan Iruñean egingo den ekitaldi ospetsuan.

Epaimahaiaren erabakia gaur goizean jakinarazi dute Luis Rojas Marcos medikuak eta epaimahaiko lehendakariak, María Isabel García Malo Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Rosa Jaso Caja Navarrako zuzendariorde nagusiaren ondokoak.

Saritutako proiektua gehiengo desgaitasuna eta inkomunikazioa duten pertsonentzat pentsatuta dago, eta giza begiaren irisak kontrolatzen duen komunikazio sistema alternatiboa da. Epaimahaiak proiektuaren osagai hauek baloratu ditu:

-Komunikatzeko gaitasunean muga larriak dituzten pertsonentzako konponbide berritzaile eta eraginkorra ematen du.

-Laborategiko teknologia etxera daraman proiektua da.

-Proiektuak ibilbidea du: ikerketa eta teknologia probatzea eta produktua estandarizatzea.

-Askotariko desgaitasun egoera eta profiletan aplikatzeko moduko konponbidea da.


Mendekotasunaren Arretaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria

Mendekotasunaren Arrearen Vianako Printzea Nazioarteko Sariaren epaimahaia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 11n sortu zituen Vianako Printzea Nazioarteko Sariak. Horien bidez, Kulturaren, Elkartasunaren eta Lankidetzaren eta Mendekotasunaren esparruetan nabarmentzen diren edozein herrialdetako pertsonak eta erakundeak aitortzen dira.

Gaur goizean jakinarazi den sariak min fisikoak edo psikikoak dituzten pertsonen mendekotasuna murrizten eta horien autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten eginera berritzaileak, ikerketa aipagarriak eta bestelako ekimenak saritzen ditu.

Sariaren bigarren edizio honetara 26 hautagai aurkeztu ziren. Sariaren oinarrien bosgarren klausularen arabera, aurrehautaketatik 9 finalista atera ziren eta nazioarteko epaimahaiak horien inguruan eztabaidatu du irabazlea erabakitzeko.

Hauek izan dira finalistak: Gaztela eta Leongo Paraplegikoen eta Minusbaliatu Handien Elkartea; Gaztela eta Leongo Autismo Federazioa; Jesús Vaquero Crespo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Neurokirurgia katedraduna; Atena Psicoballet Fundazioa; Yrjö Olavi Alanen medikua, Finlandiako buru-osasun sistemako psikiatra eta psikoterapeuta; María Wolff Fundazioa; También Fundazioa; Iriscom proiektua, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteak bultzatua, eta Sube Banerjje Londresgo Unibertsitateko Psikiatria Institutuko Buru Osasunaren eta Zahartzearen katedraduna.

Epaimahaiaren buru Luis Rojas Marcos izan da, New York Universityko Psikiatria irakaslea eta New Yorkeko Medikuntza Akademiako kidea. Gainerako kideak desgaitasunaren aurka borrokatzeko esparru zientifiko eta sozialeko pertsona ospetsuak eta saria babesten duten erakundeetako ordezkariak izan dira:

- Pablo Martínez-Lage neurologoa eta Espainiako Neurologia Sozietateko Jokabidea eta Dementzia Aztertzeko Taldearen koordinatzailea.

- Jenny Billings CHSSko (Osasun Zerbitzuen Ikerketa Zentroa) zuzendariaren albokoa eta Kenteko Unibertsitateko ikertzaile seniorra.

- Pablo Cobo Gálvez IMSERSOko Plangintza, Antolaketa eta Ebaluazio zuzendariorde ohi orokorra.

- Luis Cayo Pérez Bueno Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordearen (CERMI) lehendakaria.

- Rosa Jaso Litago Caja Navarra ordezkatuz.

- María Isabel García Malo Nafarroako Gobernua ordezkatuz.

Epaimahaiko idazkaria Begoña Rodríguez Marcos izan da, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzailea.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa