(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Talentuari buruzko ‘Agora Talentia’ Munduko II. Foroa inauguratu du osteguna, 2011.eko martxoak 17

Berrikuntza eta sormen gaitasuna parte-hartzeen eta eztabaiden ardatz izango dira, Smart Social Talento izeneko formatu berriarekin


Lehendakariak Agora Talentia inauguratu du

Sanz Lehendakaria Agora Talentia Foroaren inaugurazio ekitaldian. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Talentuari buruzko "Agora Talentia" Munduko II. Foroa inauguratu du. Ekimena Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Berrikuntza Agentziaren (ANAIN), Nafarroako Enpresa Dibertsifikaziorako Fundazioaren eta Promete Fundazioaren bidez. Foroaren sustatzaileak foroCAN, CEN, Everis, Once Fundazioa, Errioxako Gobernua eta Nafarroako Plan Teknologikoa dira. Era berean, hainbat erakunde lankidetzan aritzen dira, hala nola Buenos Aires hiriko Gobernua eta Col-Legi Monserrat, baita hainbat enpresa ere, esaterako El Corte Inglés, McCann Erickson, Innovalley, Alvarno, APD eta Irusa Ford.

Sanzen ondoan, inaugurazioan Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkateak eta Emilio del Río Errioxako Gobernuko Lehendakaritza kontseilariak parte hartu dute.

Aurreikuspenen arabera, ekitaldira munduko 300 aditu baino gehiago hurbilduko dira, enpresaren, kulturaren, hezkuntzaren, zientziaren eta teknologia berrien esparrutik. Foroan berrikuntzari eta sormen talentuari buruzko ezagutzak trukatuko dira, bertaratuen eta hizlarien artean lan-formatu berritzailea erabiliz: Smart Social Talent. Formatu hori sortzeko modu bat da, ekintza zehatzak sortzera bideratua eta guztiok talentua eta irizpidea ditugula oinarri hartzen duena. Foroaren lehenengo edizioan bezala, ekitaldiaren komisarioa Enrique de Mulder izango da.

Aurtengo programan, iaz bezala, Sir Ken Robinsonek parte hartuko du, sormenaren garapenaren, berrikuntzaren eta giza baliabideen nazioarteko adituak. Nazioko eta nazioarteko hainbat hizlari egongo dira, besteak beste: Mónica Deza, Mario Alonso Puig dok., Anthony D. Williams, Ann Mettler, Enrique Avogadro eta Xavier Verdaguer. Bakoitzak berrikuntzari eta sormen talentuari buruz duen ikuspegi zehatza emango du.


Lehendakariak Agora Talentia inauguratu du

Sanz, Del Río eta Barcina izan dira foroa irekitzeko ekitaldiaren buru. ( irudia handitu )


Ekitaldiaren Ohorezko Batzordearen buru Asturias eta Vianako printze-printzesa berorren gorentasunak dira, eta kide hauek ditu, besteak beste: Miguel Sanz Nafarroako Lehendakaria; Xavier Prats Europako Batzordeko Hezkuntza zuzendari nagusia; Emilio Botín Santander taldeko lehendakaria eta Ann Mettler Lisbon Councileko zuzendari exekutiboa eta sortzailekidea.

Nafarroa foroaren egoitza berriro ere

Ekitaldiaren lehenengo edizioa Nafarroan egin zen 2009an, eta orduan Nafarroa aipatu zen foroa berriro hartzeko. Orduko hartan, eskualdeak talentua garatzeko ekintzak abian jartzearekin duen konpromisoa, OCUren arabera bizitzeko hiririk onenen zerrendan duen kokapen ona eta berrikuntzaren, pertsonen eta ezagutzaren aldeko apustuari dagokionez eskualdeen artean duen kokapen ona baloratu ziren batez ere. Izatez, Nafarroak enpresa berritzaileen ehunekorik handiena du Espainian, eta BPGd-tik I+G-n inbertsiorik handiena egiten duen autonomia-erkidegoa da.

Dokumentazioa:
Intervención del Presidente Miguel Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa