(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñan Mendekoak diren adindunei jartzen zaizkien lokailuen erabilerari buruzko Nazioarteko II. Jardunaldiak hasi dira osteguna, 2011.eko martxoak 17

Topaketa Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak Departamentuak antolatu du CEOMAren laguntzarekin


Adindunei jartzen zaizkien lokailuen inguruko jardunaldia

Mendekoak diren adindunei jartzen zaizkien lokailuen erabilerari buruzko II. jardunaldiak. Ezkerretik eskuinera: Javier Muñoz, García Malo kontseilaria eta José Luis Méler. ( irudia handitu )

María García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria izan da buru, gaur goizean, "Mendekoak diren adindunei jartzen zaizkien lokailuen erabilerari" buruzko Nazioarteko II. Jardunaldien irekiera ekitaldian. Buru izan den departamentu berak antolatu ditu jardunaldiok Adindunen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEOMA) elkarlanean, eta gizarte zerbitzuen alorreko 400 profesional baino gehiago izan dira.

Ekitaldiaren hasieran kontseilariaren ondoan izan dira José Luis Méler Ugarte, CEOMAren presidentea, eta Javier Muñoz Cuesta, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko fiskal nagusia. Jardunaldiak martxoaren 17an eta 18an izango dira, Iruñeko Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioan.

Jardunaldien programa honako hauek osatzen dute: mendeko pertsona adindunei eta dementzia eta Alzheimerra duten gaixoei jartzen zaizkien lokailuen alderdi kliniko, juridiko eta etikoekin loturiko mintzaldiak, mahai-inguruek eta tailer teoriko eta praktikoak.


Adindunei jartzen zaizkien lokailuen inguruko jardunaldia

Mendekoak diren adindunei jartzen zaizkien lokailuen erabilerari buruzko II. jardunaldiak. Ekitaldian izan direnen argazki panoramikoa. ( irudia handitu )

Ekitaldiaren hasieran hauxe esan du García Malo kontseilariak: "Orain arte egin diren azterlanen arabera, Espainian gure inguruko herrialdeetan baino gehiagotan erabiltzen dira lokailuak, horregatik, lokailu horiez lotuta dauden pertsonengan eragin fisiko eta psikiko kaltegarri handiagoak dituzte, haien oinarrizko eskubideak urratzen direlako".

Gogorarazi du "Nafarroan, Gizarte Gaiak Departamentuaren bidez, bi urte baino gehiago daramatzagu lokailuen zentzuzko erabilera sustatzen. Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legea bera ere lokailuen arloan arauak ezarri zituen Espainiako lehenengo legeetako bat izan zen; lege horrek lokailuak erabiltzeko berme batzuk bete behar direla ezartzen du.

Arlo horretan Nafarroako Gobernuak burutzen dituen neurrien artean García Malo kontseilariak honako hauek azpimarratu ditu: sektoreko profesionalak lokailuen zentzuzko erabileraren inguruan trebatzeko programak, sentsibilizazio jardunaldiak, lokailuak erabiliz gero lortu beharreko baimen informatuaren eredua egin da eta Nafarroako gizarte zerbitzuen erabiltzaileak direnei lokailu fisiko eta farmakologikoak jartzea arautzen duen foru dekretu bat idatzi da; administrazioa foru dekretu hori izapidetzen ari da. Lanerako ildo horien barruan, pasa den urtarrilean Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu zuen CEOMArekin Nafarroan lokailuen zentzuzko erabilera bermatze aldera jarduteko ildo batzuk lantzeko.
Dokumentazioa:
Programa de las II Jornadas Internacionales sobre "Uso de sujeciones en personas mayores dependientes"
Discurso de la consejera García Malo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa