(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak ibaiak kudeatzeko tokiko jarduerak burutzea bultzatu du Europako proiektu batean parte hartuz osteguna, 2011.eko martxoak 17

Ehun lagun izan dira Nafarroako Artxibategi Nagusian egin den Sud'eau proiektuari buruzko mintegian


Gares

Arga ibaia Garesen ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak ura eta ibaien ibilguak kudeatzeko tokiko jarduerak bultzatu ditu Ingurumen Baliabideen Zentroaren (CRANA) bidez. Jarduera horiek beste herri batzuetarako eta Euroapko beste eskualde batzuetarako eredua izan daitezke.

Ekintza horiek Europar Batasuneko Interreg IV programaren Sud'eau Europako proiektuaren barruan burutu dira. EBko programak 2,16 milioi euroren aurrekontua du eta horren % 75 Europako funtsek finantzatu dute. Aurrekontu horretatik 404.976 euro Nafarroan burutu beharreko proiekturako da.

CRANA zentroa izan da proiektuaren buru eta honako hauek ere parte hartu dute: Kantabriako CIMAk, hau da, Ingurumena Ikertzeko Zentroak, Kataluniako Ur Agentziak,  Syndicat Mixte d´Etudes et d´Aménagement de la Garonne sindikatuak (Frantzia), Dueroren Erriberako Udalerrien Iberiako Elkarteak eta Peñafielgo Udal Ganberak (Espainia-Portugal).

Iruñan dagoen Nafarroako Artxibategi Nagusiaren egoitzan Sud'eau proiektuari buruzko mintegi bat egiten ari dira martxoaren 17an eta 18an. Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, Andrés Eciolaza Carballok, ireki du ekitaldia eta han izan dira ingurumen teknikariak eta udaletako teknikariak.


Inaien ibilguen kudeaketari buruzko mintegia

Uraren eta ibaien ibilguen tokiko kudeaketari buruzko mintegia. Hizlarien mahaia. ( irudia handitu )

Nafarroan bost azterlan egin dira ibaiak aztertzeko eta 67 udal instalazio ikuskatu dira, 500 pertsonak baino gehiago proiektuaren ekintzetan parte hartu dute eta ia 3.000 lagunek lanen eta proposamenen inguruko informazio zuzena jaso dute

2010ean Aranguren, Bera, Buñuel, Milagro, Gares, Ribaforada eta Tafalla herrietan instalazioetako ura ikuskatu eta udalerrietatik pasatzen diren ibaien egoera aztertu zuten. Horietatik ateratako emaitzek ura aurreztu eta ibaien espazioa berreskuratzea bultzatzen duten neurriak abian jartzeko balioko dute. Ekintza horiei esker, udalek hornikuntza sarean eta udalaren eraikinetan eta instalazioetan uraren kontsumoa aztertu eta, behar izan den kasuetan, kontsumo horren eragingarritasuna egokitu egin dute.

Udalerri horietan, halaber, ibaien espazioak leheneratzeko eta jolaserako berreskuratzeko formulak proposatu dituzte. Honako ibai hauen guneetan esku hartu dute: Bidasoan (Bera), Zidakosen (Tafalla), Argan, Robon eta Gomacin ubidean (Gares), Aragoin (Milagro) eta Sadarren (Aranguren). Ekintza horiez gain, parte hartzeko, informatzeko eta sentsibilizatzeko prozesuak gauzatu dira eta herri bakoitzean jardunaldi bat eginez amaitu dira. Jardunaldi horietan biztanleen proposamenak eta iradokizunak aintzat hartu dituzte erakundeek (udala, Nafarroako Gobernuaren Uraren zerbitzua eta, hala dagokienean, partzuergoak eta mankomunitateak) eta, ondoren, uraren kudeaketaz arduratu diren erakunde horiek burutu ditzaketen neurriak jakinarazi dizkiete biztanleei.

Faltzes, Azkoien, Funes, Alesbes, Caparroso, Martzilla, Fontellas, Cabanillas eta Fustiñana udalerrietan ere ibaien guneak hobetzeko (leheneratzeko proiektuak) eta uholeak izateko arriskuak murrizteko jendeak parte hartzeko jarduerak burutu dira. Herri bakoitzean proposaturiko neurriak zeintzuk diren Nafarroako uren kudeaketarako eta ibaien hobekuntzarako partaidetza jarduerei buruzko agirian ikus daitezke gaztelaniaz.

Ekintza horiek indartu egin dira Agua en equilibrio-Ura orekan eta Los colores del agua (Uraren koloreak) izeneko erakusketei, informatzeko hitzaldiei eta erreferentziako jardueren, jardun onen eta partaidetzaren inguruko gidaliburuen argitalpenari esker.

Mintegiko jarduerak

Gaur Iruñan egin duten mintegia dela eta CRANA zentroak ekoiztu eta Eduardo Beriáin Lunak zuzendutako hiru bideo hauek aurkeztuko dituzte proiektua osatzen duten gai bakoitzarekin lotuta: Nafarroako instalazioetako uraren ekoikuskapena, Nafarroako ibaien azterlana eta Jendearen parte hartzea Nafarroako uren kudeaketan. Arratsaldean Garesera bisita antolatu dute Arga ibaiaren inguran sortu diren proposamenen berri izateko. Ostiral honetan, martxoaren 18an, beste hiru gairi helduko diote jardunaldian: Ura aurreztea eta uraren kudeaketaren eragingarritasuna, ibaien kudeaketa eta jendearen partaidetza uraren kudeaketan.

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa