(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu dituzte Egiarretako (Arakil) San Antonio Abad parrokiako erretaula zaharberritzeko lanak ostirala, 2011.eko martxoak 18


Nafarroako Gobernuak azken hamar urteetan bi milioi euro baino gehiago inbertitu ditu erretaulak zaharberritzen


Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak San Antonio Abad parrokiako erretaula bisitatu du zaharberritze lanen ostean Egiarretan (Arakil), toki agintariekin eta Departamentuko teknikariekin batera. Errenazimentuko erretaula nagusi aipagarria da, XVI. mendearen erdialdean egindakoa, Juan de Landa eskultorearen eta Ramón de Oscáriz pintorearen artean.

Nafarroako erretaulen artean pieza aipagarria da eta 2009an konpondu zen, Nafarrroako Gobernuaren kargura (13.652,85 euro). Hala ere, eraikinak zituen arazo arkitektonikoak direla bide, 2010eko udaren hasieran San Antonio Abad parrokiako erretaula nagusia kontserbatu eta zaharberritzeko lanak hasi ziren, 97.440.00 euroren truke, ARTELAN, SL enpresaren eskutik, azken horrek irabazi baitzuen kontratua esleitzeko lehiaketa. Era berean, paramentuak eta gangak berriz margotu dira, parrokiaren kargura, 14.000 euroko aurrekontuarekin.

Gaur arratsaldean, 19:00etan, eukaristia egingo da, Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpikua buru dela, eta Egiarretan aurretik egondako parrokoak bertaratuko dira. Eta 20:00etan, zaharberritzean parte hartu duten historialariek eta zaharberritzaileek –Alicia Ancho, Javier Latorre eta María José Tarifa-, elizan azalpena emango dute irudi eta guzti egindako lanen inguruan eta erretaularen historiaren eta balioaren inguruan.

Nafarroako Gobernuak azken 10 urteetan erretaulak zaharberritzeko zenbait jardun egin ditu azken 10 urteetan Nafarroako geografiaren hainbat puntutan, ez bakarrik erretaulak kontserbatzeko, baita turismoaren eta kulturaren ikuspuntutik duten balioa agerian jartzeko ere. Horretan bi milioi eurotik gora inbertitu ditu.

Zehatz esanda, jardunak egin dira Tuteran, Erriberrin, Iruñean, Mendabian, Agoitzen, Los Arcosen, Cintruénigon, Intzan, Ororbian, Barillasen, Irunberrin, Fiteron, Lizarragan, Artaxoan, Uxuen, Corellan, Arandigoienen, Artaxon, Artikan, Caparroson, Corteses, Etaiun, Mélidan, Torres del Ríon, Garden, Elizondon, Oibarren, Berriobeitin, San Adriánen, Lesakan, Tafallan eta Cadreitan, Egiarretan eta Monteagudon.

Egiarretako erretaulan egindako lanen artean, besteak beste, hauek aipa daitezke: intsektuak hiltzea, azaletik garbitzea, tailuak modu partzialean desmuntatzea, polikromia geruzak finkatzea, euskarriaren sendotze kimiko eta mekanikoa, urreztatuen eta polikromien garbiketa kimiko-mekanikoa, purpurinak, berniz erdoilduak, zikinkeria koipetsuak eta argizariak kenduta.

Era berean, polikromia hutsuneak iztukatu eta berrintegratu dira; tailu guztiak jatorrizko lekura eraman dira; zokaloa tratatu da, gurtza arrazoiengatik egindako birmoldatzeen eraginez egoera nahiko makurra baitzuen; azalera guztietan azken babesa aplikatu da esku-hartzearen eraginkortasuna luzatzeko eta lanaren ezaugarriak indartzeko, eta amaitzeko, txostena idatzi da. Txosten horretan, aplikatutako tratamenduak, erabilitako materialak eta prebentziozko kontserbaziorako gomendioak jaso dira.

Erretaularen ezaugarriak

Eskulturen eta pinturen erretaula mistoa da, lehen eta bigarren gorputzean tailuak ditu, eta taularen gaineko pinturak hirugarren gorputzean eta atikoan. Mukulu-eskulturen artean, aipatzekoak dira San Antonena, Ehorzketa Santuaren taldea, Santa Ana Amabirjinarekin eta Umearekin eta Santa Katalina, lehen gorputzean. Bigarrenean santuak zutik agertzen dira, titularra, San Pedro, izan ezik, katedran eserita baitago. Alboan gotzain bat, San Migel, San Jose –XVIII. mendeko barrokoak-, eta San Pablo daude. Hirugarren gorputzean San Pedroren bizitzari buruzko taula margotuak daude, eta atikoan Kalbarioaren tailua dago pintzelez egindako santu parekatuekin.

Juan de Landa eskultorea trebea da konposizioan, ileen eta bizarren tratamenduan (oso adierazkorrak dira San Pedrorengan) eta, aldi berean, gozotasuna eta edertasuna transmititzen ditu emakumezkoen eskultura batzuetan, esaterako Santa Katalinarenean.

Ramón de Oscáriz pintorearentzat erretaula hau lehenengo lan dokumentatuta da. Artista trebatu moduan agertzen zaigu, berezko estiloarekin. Batetik, eragin flandestarrak ditu, hala nola eszena batzuek duten dramatismoa eta pertsonaien keinua edo paisaia gogortzeko joera, eta bestetik, eragin italiarrak ditu, neurri txikiagoan.

Erretaula honetan sagrarioaren kokapena ez da ohikoa, lehen gorputzaren alboko kutxetako batean baitago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa