(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak nekazaritzako ustiapenei laguntzeko 4,3 milioi euro emango dituela hitzeman du astelehena, 2011.eko martxoak 21

Laguntzak tokiko azpiegituretan eta kooperatiben ekipoetan eta makinetan inbertitzeko izango dira


Nafarroako Gobernuak hiru erabaki hartu ditu gaurko bileran. Erabaki horietako bakoitzak ezartzen du Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuak zenbait urtetarako gastuen partidak eman ahal izango dituela nekazaritzako ustiapenei laguntzeko.  Honako arlo hauetan inbertitzeko laguntzak izango dira: abeltzaintzako eta nekazaritza eta industriako tokiko azpiegituretan eta kooperatiben makinak erosteko eta ekipoetan inbertitzeko.

Baimendu eta hitzeman diren gastuak honako hauek dira:

Tokiko azpiegituretarako: 2,88 milioi euro 2012-2015 denboraldirako, abeltzaintzako eta nekazaritza eta industriako tokiko azpiegiturak egiteko laguntzak finantzatzeko.

Gastu hori Estatuak eta Nafarroako Gobernuak Landagunearen Garapen Jasangarrirako 45/2007 Legea aplikatuz izenpetutako protokoloaren ondorioz jasoko da. Protokolo horren arabera, Nafarroak hitzeman du 2011ko eta ondorengo urteetako Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan inguruko planak burutzeko gastua aurreikusiko duela.

Gobernuak gaur onetsi duen zenbatekoa honela banatuko da urteko ekitaldi bakoitzeko: Abeltzaintzako azpiegituretarako: 2012. urtean 240.107 euro, 2013. urtean 480.215 euro, 2014. urtean 480.215 euro eta 2015. urtean 240.107 euro. Nekazaritza eta industriako azpiegituretarako, aldiz: 2012. urtean 240.107 euro, 2013. urtean 480.215 euro, 2014. urtean 480.215 euro eta 2015. urtean 240.107 euro.

Abeltzaintzako kooperatibetarako instalazioak eta ekipoak: 450.000 euro emango dira zenbait urtetarako eta zenbateko hori 2012. urtean hasiko dira ematen abeltzaintzako ustiapenetako instalazio eta ekipamenduetan inbertitzen laguntzeko; ustiapen horiek elkarteetan sartuta egongo dira. Gastu hori 2011ko laguntzen deialdikoa da.

Laguntza mota horiek 2007an ezarri ziren eta 2013ra arte emango dira. Kooperatiben sektorea birmoldatzeko Gobernuak onetsi zituen jarduera planean jaso ziren; plan horren helburuetako bat ustiategi horien arteko lehia hobetzea izan zen.

Kooperatiben nekazaritzako makinetan inbertitzeko: Milioi bat euro emango dira 2012an hasita eta kooperatibek erosten dituzten nekazaritzako makinen gastuak ordaintzen laguntzeko izango dira. Gastu hori 2011ko laguntzen deialdikoa da.

Laguntza horien bidez lortu nahi dena da, kooperatiben sektorea birmoldatzeko planaren barruan, errendimendu handieneko makinak batera erabiltzea eta ustiategiek teknologia berritzen dutela ziurtatzea baliabideak gehituz. Baliabide horiek laneko segurtasuna eta ingurumena errespetatzen dela bermatuko dute.

Kooperatibetarako instalazioetan eta makinetan inbertitzeko laguntzen gastua aurreikusiko da, 2012an aurrekontu krediturik egonez gero.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa