(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 3,6 milioi euro inbertituko ditu Cascanten ikastetxe publiko berri bat egiteko astelehena, 2011.eko martxoak 21

Eraikinak bi ildo osotarako lekua edukiko du, eta haur hezkuntzako sei gelak eta lehen hezkuntzako hamabi gelak osatuko dute


Transcripción textual del video

Hezkuntza Sailak 3,6 milioi euro inbertituko ditu Cascanten ikastetxe publiko berri bat egiteko 2011 eta 2012 urte artean. Hala jasotzen du Nafarroako Gobernuak adostu duen hitzarmenean; hitzamen horretan ezartzen duenaren arabera, Ikerketa eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak ikastetxe berriko obren kontratua izenpetu ahal izango du.
Instalazio berriek haur hezkuntzako sei ikasgela izango dituzte, lehen hezkuntzako hamabi eta lau banaketa gela, baita informatika gelak, musika gelak, hizkuntza gelak, psikomotrizitate gelak (100 metro koadro), erabilera anitzekoak (101 metro koadro) eta liburutegia ere.  Horiez gain, honako hauek ere edukiko ditu eraikinak: gimnasio bat aldagela eta biltegiak dituena (311 metro koadro), sukaldea eta janlekua (238 metro koadro), kirol anitzetarako pista estalia (968 metro koadro), kanpoko kirol pista bi (728 metro koadro), ortu ekologikoa (185 metro koadro), patioak (3.183 metro koadro), arkupeak (254 metro koadro) eta ikastetxea handitzeko lursaila.

Cascanteko ikastetxe publiko berria izango denaren irudia

Cascanteko ikastetxe publiko berria izango denaren irudia ( irudia handitu )

Hezkuntza Sailak 3,6 milioi euro inbertituko ditu Cascanten ikastetxe publiko berri bat egiteko 2011 eta 2012 urte artean. Hala jasotzen du Nafarroako Gobernuak adostu duen hitzarmenean; hitzamen horretan ezartzen duenaren arabera, Ikerketa eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak ikastetxe berriko obren kontratua izenpetu ahal izango du.

Jarduera Nafarroa 2012 Planean dago jasota eta helburua ikastetxe publiko berri bat egitea da, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako bi ildo oso izango dituena. Gaur egungo ikastetxearen ordez erabiliko dute. Ikastetxe horretan 290 ikasle daude, horietatik 173k G ereduan (gaztelaniaz) ikasten dute eta 117k A ereduan (gaztelaniaz, baina euskara ikasgai gisa ikasten dute).

Instalazio berriek haur hezkuntzako sei ikasgela izango dituzte, lehen hezkuntzako hamabi eta lau banaketa gela, baita informatika gelak, musika gelak, hizkuntza gelak, psikomotrizitate gelak (100 metro koadro), erabilera anitzekoak (101 metro koadro) eta liburutegia ere.  Horiez gain, honako hauek ere edukiko ditu eraikinak: gimnasio bat aldagela eta biltegiak dituena (311 metro koadro), sukaldea eta janlekua (238 metro koadro), kirol anitzetarako pista estalia (968 metro koadro), kanpoko kirol pista bi (728 metro koadro), ortu ekologikoa (185 metro koadro), patioak (3.183 metro koadro), arkupeak (254 metro koadro) eta ikastetxea handitzeko lursaila.

Hamabi komun ere egingo dira (zazpi komun ikasleentzat, hiru irakasleentzat eta bi komun patiorako), baita irakasleentzako gela bat eta beste bat guraso elkartearentzat, administraziorako lekua (120 metro koadro) eta garbiketarako hiru gela ere. Proiektua Lapetra Asociados Arq y Plan S.L.P eta Código Arquitectura S.L.P enpresek egin dute.

Gogorarazi behar da Nafarroako Gobernuak Cascante ikastetxe berria eraikitzeko beharra ikastetxeen 2004-2011 planean jaso zuela gaur egungo eraikinak duen egoera eskasa dela eta. Hala ere, 2007ko martxoan udalak lursailen lagapenari eza eman zion eta, urte bereko abuztuan, eraikina osorik birgaitzeko aukerari buruzko txostena egitea eskatu zuen.

2007ko azaroan Hezkuntza Departamentuak aukera hori baztertu egin zuen, zaharberritzea bideraezina zelako. Hala, 2008an, Nafarroako Gobernuak ikastetxe berria eraikitzeko beharra jaso zuen Nafarroa 2012 Planean. Azkenik, 2010eko urrian, udalak Departamentuari lursailak lagatzea onetsi zuen ikastetxea eraikitzeko.  Ikastetxe berria 0 eta 3 urte arteko haurrentzako ikastetxearen ondoan jarriko dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa