(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sofia erreginak martxoaren 28an, astelehenean, Tuterako Gaztambide Antzoki berritua inauguratuko du astelehena, 2011.eko martxoak 21

Horrez gain, Erreginak Erriberako hiriburuko Almirantearen Etxea bisitatuko du eta hirian bere izena duen ospitaleko ordezkaritza bat hartuko du, zentroaren 25. urteurrenean

Transcripción textual del video

Sofia Erreginak Tuterara bisita ofiziala egingo du datorren martxoaren 28an, astelehenean, Gaztambide Antzoki berrituaren inaugurazio-kontzertura joateko. Horrez gain, Erreginak Almirantearen Etxea eraikin historikora bisita egingo du. Etxea María Forcadak hiriari dohaintzan eman dio erabilera soziokulturalerako. Eta Erriberako hiriburuko "Reina Sofía" ospitaleko ordezkaritza hartuko du zentroaren 25. urteurrenean. Bisita 18:00etan hasiko da, eta Erreginak Nafarroako bigarren hirian (biztanleei erreparatuz) egingo duen bisita ia hiru orduz luzatuko da.

Sofia erregina.

Erreginaren lehen geldialdia Almirantearen Etxea izango da. Bertan, Sofia Erregina eraikin historikoaren dohaintza-emailearekin, María Forcada barruen zaharberritzailearekin, bilduko da, bera baita eraikinaren kudeaketaz arduratzen den pertsona. Ondoren, Tuterako hirigune historikoko zentro soziokultural honetan José María Yturralde Valentziako pintorearen erakusketa ikusiko du eta nafar erroak dituen Levanteko artistarekin hitz egingo du.

Jarraian, Erreginak hiriko ospitalea sortu zeneko hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu ahal izango du. Horretarako, Almirantearen Etxean, Sofía Erreginak ospitaleko ordezkaritza bat hartuko du. Ordezkaritza horrek Nafarroako Erriberako ia ehun mila biztanle artatzen dituen zentroaren mende laurden honetako lorpen nagusiak kontatuko dizkio Erreginari.

Amaitzeko, Erregina Almirantearen Etxea utzi eta 19ak baino minutu batzuk lehenago Gaztambide Antzokira joango da. Antzokiaren berritze lanak amaitu dira eta bertan Erreginak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren inaugurazio-kontzertua entzungo du. Orkestrak Pablo Sarasate Nafarroako konpositorearen lanak interpretatuko ditu, Ernest Martínez Izquierdo zuzendaritzapean, eta bakarlari moduan Tianwa Yang txinatar biolinista duela. Canal 4 Navarrak kontzertua Foru Komunitate osorako eskainiko du.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa