(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Gamesaren eraikin berri baten lehen harria jarri du astelehena, 2011.eko martxoak 21


Eraikin berria Sarrigurengo (Eguesibar) Berrikuntzaren Hirian eraikiko dute, Iruñerrian


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da buru, gaur Sarrigurenen (Eguesibar) Gamesa Corporación Tecnológica enpresaren eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian. Enpresak eraikina jartzeko aukeratu duen lekua Berrikuntzaren Hirian dago.

Sanz Lehendakariarekin batera izan dira José María Roig Aldasoro, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, Elena Torres Miranda, Parlamentuko presidentea, Jorge Calvet, Gamesako presidentea, eta José A. Andía, Eguesibarko alkatea. Sanzek zera azpimarratu du: "Gamesaz hitz egitea iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egitea da". Gamera iragana dela aipatu du Gobernuaren eta enpresaren arteko lotura aspaldikoa delako eta orainean argi ikusten delako. Hau erantsi du: "Gure oraina aktiboa da eta elkarlanean, garatzen, ekonomiari laguntzen, etab. ari gara, energia berriztagarriek eta osagari eolikoek eginkizun garrantzitsua baitute". "Gure orainak, beraz, enpresak gure erkidegoan burutzen duen lan handia adierazten du".

Sanz Lehendakaria izan da buru Gamesa enpresaren eraikin berri baten lehen harria jartzeko ekitaldian

Sanz Lehendakaria arkitektoaren azalpenak entzuten etorkizuneko eraikinaren inguruan ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da buru, gaur Sarrigurenen (Eguesibar) Gamesa Corporación Tecnológica enpresaren eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian. Enpresak eraikina jartzeko aukeratu duen lekua Berrikuntzaren Hirian dago.

Sanz Lehendakariarekin batera izan dira José María Roig Aldasoro, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, Elena Torres Miranda, Parlamentuko presidentea, Jorge Calvet, Gamesako presidentea, eta José A. Andía, Eguesibarko alkatea. Sanzek zera azpimarratu du: "Gamesaz hitz egitea iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egitea da". Gamera iragana dela aipatu du Gobernuaren eta enpresaren arteko lotura aspaldikoa delako eta orainean argi ikusten delako. Hau erantsi du: "Gure oraina aktiboa da eta elkarlanean, garatzen, ekonomiari laguntzen, etab. ari gara, energia berriztagarriek eta osagari eolikoek eginkizun garrantzitsua baitute". "Gure orainak, beraz, enpresak gure erkidegoan burutzen duen lan handia adierazten du".

Azkenik, Lehendakariak esan du lehen harria jartzeko ekitaldiak etorkizunari egiten diola erreferentzia. "Itxaropena ematen duen etorkizuna da eta Gamesak Nafarroako gizartearekin duen konpromisoa betetzeko beste aurrerapauso bat da".

Ekitaldian, Antonio Vaillo arkitektoak, Vaillo & Irigaray y Asociados estudiokoak, eraikinaren proiektua aurkeztu du. Jarraian, mintzaldien ondoren, agintariek oroipen akta sinatu eta lehen harria jarri dute.


Sanz Lehendakaria izan da buru Gamesa enpresaren eraikin berri baten lehen harria jartzeko ekitaldian

Sanz Lehendakaria lehen harria jartzen ( irudia handitu )

Sarrigurengo Berrikuntzaren Hiria

Berrikuntzaren Hiria ezagutza sortzea oinarri duten jarduera ekonomikoen gunea da. Duela hamar urte baino gehiago pentsatu eta gauzatu zuen Nafarroako Gobernuak Eguesibarko Udalarekin elkarlanean.

Hiria duela zortzi urte inauguratu zuten eta energia eta ingurumena nagusi dituen toki garrantzitsu bihurtu da. Enpresa pribatu eta publikoak ezarri zirenez, 1.900 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan hiri horretan. Langile horien artean bostehundik gora langile zuzenean jarduten dira I+G+B sustatzeko proiektuetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa