(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 161.886 euro inbertitu ditu Ziordiako kale batzuetan zoladura jartzeko asteartea, 2011.eko martxoak 22


Lanotan 325.000 euroko inbertsioa egin da


Salanueva kontseilaria, Pedro Pegenaute eta udal-ordezkariak, Ziordian. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Ziordia bisitatu du gaur kale batzuetan zoladura hobetzeko egindako lanak inauguratzeko. Lanetan 325.000 euroko inbertsioa egin da, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 161.886 euro eman ditu. Salanuevak alboan izan ditu Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia eta Udaleko ordezkariak.

Zaharberritze lanak Santa María kalean, Tejería kalean eta Nuestra Señora de los Milagros ermitara doan kalean egin dira. Lehenengo biak Ziordiako kale nagusiak dira, eta jardun honen bidez, bide horiek oro har hobetzeko lanak amaitu dira. Izan ere, aurretik gas, telefono, argiteria, etab. instalazioak kanalizatu ziren. Orain egindako proiektuaren bidez, inguru batean asfaltozko zoladura berritu da eta bestean zoladura berritu da hormigoizko zolarriaren bidez.

Lana Toki Inbertsioen 2009-2012 Planaren barruan egin da. Plan horretan, Ziordiari 54.447 euro egokitu zitzaizkion askatasunez zehazteko kopuruari lotuta. Zenbateko hori inbertsioen plan honetan sartu zen udalek eta kontzejuek zenbateko hori zertara bideratu erabaki zezaten. Ziordiak kopuru hori gaur inauguratutako hobekuntzetan ere erabili du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa