(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak eta Aguilar ministroak Nafarroako Ubidearen eta inguru ureztagarriaren lehenengo fasea inauguratu dituzte asteartea, 2011.eko martxoak 22


Proiektu horren bidez, 22.336 hektarea lur ureztatu bihurtu dira, horietatik %60 funtzionatzen ari dira eta 35 labore ekoizten dituzte


Transcripción textual del video

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak eta Rosa Aguilar Rivero Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruko ministroak Nafarroako Ubidearen eta inguru ureztagarriaren lehenengo fasea inauguratu dituzte gaur goizean Pitillasen. Inguru horrek 22.300 hektarea baino gehiago hartzen ditu eta horietatik 14.000 (ia %60) honezkero ureztatu egiten dira eta 35 labore ekoizten dituzte, eta kasuen %17an uzta bikoitzak.

Ekitaldi instituzionalean Amador Jiménez Herrero Pitillaseko alkateak eta Félix Chueca Guindulain Nafarroako Ubideko Ureztatzaileen Komunitateko lehendakariak ere hitz egin dute. Gonbidatu moduan, ekitaldian parte hartu dute Begoña Sanzberro Iturriria, Álvaro Miranda Simavilla eta Laura Alba Cuadrado Nafarroako Gobernuko kontseilariek, Elma Sáiz Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Rafael Romeo García Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren lehendakariak, Foru Administrazioko funtzionarioek, Parlamentuko ordezkariek eta inguruko nekazariek.

Nafarroako Ubidearen lehenengo fasea

Nafarroako Ubidearen lehenengo fasearen inaugurazioa. Ezkerretik eskuinera: Sanzberro kontseilaria, Sanz Lehendakaria eta Aguilar ministroa. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak eta Rosa Aguilar Rivero Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruko ministroak Nafarroako Ubidearen eta inguru ureztagarriaren lehenengo fasea inauguratu dituzte gaur goizean Pitillasen. Inguru horrek 22.300 hektarea baino gehiago hartzen ditu eta horietatik 14.000 (ia %60) honezkero ureztatu egiten dira eta 35 labore ekoizten dituzte, eta kasuen %17an uzta bikoitzak.

Ekitaldi instituzionalean Amador Jiménez Herrero Pitillaseko alkateak eta Félix Chueca Guindulain Nafarroako Ubideko Ureztatzaileen Komunitateko lehendakariak ere hitz egin dute. Gonbidatu moduan, ekitaldian parte hartu dute Begoña Sanzberro Iturriria, Álvaro Miranda Simavilla eta Laura Alba Cuadrado Nafarroako Gobernuko kontseilariek, Elma Sáiz Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Rafael Romeo García Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren lehendakariak, Foru Administrazioko funtzionarioek, Parlamentuko ordezkariek eta inguruko nekazariek.

Ekitaldi instituzionalaren ostean, agintariak ubidea arautzen duen zentralera joan dira, eta bertan 7B, 8, 09, 10.a eta 10B1 tarteak ireki dira, Ubidearen 1. faseko azkenak. Inbertsio osoa 477 milioi eurokoa izan da. Lanak Sociedad Estatal Canal de Navarra enpresak gauzatu ditu. Enpresa horretan Gobernu Zentralak (%60) eta Nafarroako Gobernuak (%40) partaidetza dute.


Nafarroako Ubidearen lehenengo fasea

Nafarroako Ubidearen lehenengo fasearen inaugurazioa. Aguilar ministroaren hitzaldia. Ezkerretik eskuinera: Jiménez alkatea, Sanz Lehendakaria eta Félix Chueca. ( irudia handitu )

Lehenengo fase honetan Ubideko 98 kilometro eta Itoizko urtegiaren oinean kokatutako zentral hidroelektrikoa ireki dira.

Nafarroako Ubidea 180 kilometroko proiektua da eta bi fasetan egingo da. Proiektua amaituta dagoenean, 53.125 hektarea ureztatuko dira guztira eta Iruñerriko industriak eta etxeak hornituko dira, Nafarroako herritarren %70 bertan bizi baita.

Lehenengo fasean 120 milioi eurotik gorako ekoizpen gordina sortuko da eta zuzeneko eta zeharkako 2.200 lanpostu sortuko dira, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren kalkuluen arabera.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Informe de la primera fase del Canal de Navarra
Discurso del Presidente Sanz

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa