(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,1 milioi euro bideratu dira Luzaiden tokiko azpiegiturak hobetzeko asteazkena, 2011.eko martxoak 23


Salanueva kontseilaria burutu diren lanak eta egiten ari direnak ikustera joan da gaur; obren zenbatekoa 2,8 milioi euro da


Salanueva eta Pegenaute Luzaideko Udaleko ordezkariekin

Salanueva eta Pegenaute Luzaideko Udaleko ordezkariekin ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazio Departamentuaren bidez, 2,1 milioi euro bideratu ditu Luzaiden hobekuntza lanak egiteko. Amelia Salanueva Murguialday, Toki Administrazioko kontseilaria, burutu diren lanak eta egiten ari direnak ikustera joan da gaur; obren zenbatekoa 2,8 milioi euro da. Bisitan, Salanuevarekin batera izan dira Toki Administrazio Departamentuko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, eta Luzaideko Udaleko ordezkariak.

Egiten ari diren obra horietako bat Luzaideko zeharbidea da. 2,5 milioi euro behar izango dira eta Foru Gobernuak bi milioi euro inguru eman ditu:   1,1 milioi euro Herri Lanak Departamentuak eta 870.811 euro Toki Administrazioak eman ditu.

Iruñatik Frantziara doan NA-135 errepideko zeharbide hori konpontzeko gutxi gorabehera 900 metroan zehar lanak egin beharko dira.  Euri uren sareak eta saneamendu eta hornidurenak berrituko dira. Argiteria publikoaren sarea, telefonia sarea, telebanaketa sarea eta gasa banatzeko sarea ere kanalizatu egingo dira. Horrez gain, 5,5 metro zabal izango den asfaltozko zoladura berrituko dute, baita espaloiak ere, gorago jarriko dira eta gutxienez metro bateko zabalera izango dute. Galtzaden eta espaloien arteko muga harrizko zintarrien eta 25 cm zabaleko areken bidez egingo da. Proiektuak eusteko eta babesteko hormak berritu behar direla ere jasotzen du, baita seinaleak ipini eta oinezkoentzako pasabide gorago jarri ere.


Udalak Kurtzezahar eta Bexin bideak zolatzeko obrak eta Pekotxetatik Bentasera doan auzo bidean izan den luiziak eragindako kalteak konpontzeko obrak ere amaitu ditu. Gainera, aurten, udalak Gainekoleta auzoko argiteria publikoa berrituko duela aurreikusi da. Obrak horiek 2009-2012ko Tokiko Inbertsioen Planean jaso ziren, Toki Administrazioak finantzatu duen zeharbidearen zatia bezala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa