(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGeko ama-haurrentzako larrialdien eraikin berriak zerbitzuaren gaur egungo azalera hirukoiztuko du asteazkena, 2011.eko martxoak 23


Kutz kontseilariak Nafarroa 2012 Planaren barruan 8 milioi eurotik gorako aurrekontua duen lehentasunezko jardun honen lanak bisitatu ditu gaur


Fernando Boneta, Kutz kontseilaria, Javier Sada eta Isabel Martín Santi Iribarrenen azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

María Kutz Osasun kontseilariak Nafarroako Ospitale Guneko ama-haurrentzako larrialdien eraikin berria eraikitzeko lanak bisitatu ditu gaur goizean. Ekitaldian alboan izan ditu Fernando Boneta NOGeko zuzendari kudeatzailea, Isabel Martín Osasun zuzendari nagusia, Javier Sada Laguntza Espezializatuko zuzendaria eta Enrique Bernaola eta Miguel Ezcurdia Pediatria eta Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzuetako buruak, baita Santi Iribarren proiektuaren arkitektoa ere. Azken horrek proiektua eta lanen gaur egungo egoera azaldu ditu.

Eraikina egiteko proiektua Ferrovial Agroman S.A. eta S.A. Navarra de Construcciones ABEEari esleitu zitzaion. Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardunetako bat da eta 8.155.596 euroko aurrekontu osoa du. Kopuru horretatik 385.862 euro proiektuaren idazketari eta lanen zuzendaritzari dagozkio, eta milioi 1 ekipamenduari. Aurreikuspenen arabera, lanak 2011. urtearen amaieran bukatuko dituzte.

Eraikina NOGeko gaur egungo ama-eraikinari lotuta egiten ari dira, Virgen del Camino ospitaleko ekitaldien aretoa zegoen lekuan. Eraikin berriak 935 m2-ko azalera erabilgarriko erdi-sotoa du, eta horretan eraikina mantentzeko makineria kokatuko da; 1.529 m2-ko behe-solairuan pediatriako eta ginekologia eta obstetriziako larrialdi-zerbitzua eta ama-haurrentzako larrialdietarako sarrera egongo dira; 829 m2-ko lehen solairuan etorkizunean pediatriako 2 kontsulta eta ginekologiako 4 egongo dira, baita zentroko ekitaldien areto berria ere. Guztira, azalera eraikia 3.880 m2-koa da. Proiektuaren arabera, etorkizunean bigarren solairua eraiki daiteke.

Eraikin berrian, ama-haurrentzako larrialdi-zerbitzura bideratutako espazioak (behe-solairua) honela banatuko dira:

- Sarrera eta erabiltzaileen harrera (180 m2), hurrengo hauekin: ataria, zaindarien gela, larrialdietako harrera eta diagnosiaren arabera pazienteak sailkatzeko ingurua.

- Ginekologia eta Obstetriziako larrialdiak (431 m2), hurrengo hauekin: erabiltzaileen ingurua, bi itxarongelarekin eta komunekin, eta bi asistentzia-inguru, bata lehen mailakoa, bi miaketa-gelarekin, eta beste bat bigarren mailakoa, behaketa-gelarekin eta monitorizazio-gelarekin, erditze-gelara sarbide zuzena duena.

- Pediatriako larrialdiak (547 m2), hurrengo hauekin: erabiltzaileen ingurua itxarongelarekin, lehen mailako asistentzia-ingurua, suspertze-gelarekin, eta bigarren mailako asistentzia-ingurua, lainoztapen-gelarekin, behaketa-gelarekin eta erizaintza-kontrolarekin.

- Amaitzeko, aurreko biei laguntzeko ingurua (79 m2), hurrengo hauekin: biltegiak, botika, bilera-gela, medikuentzako bulegoak eta garbiketa-gelak.

Eraikin berria ospitaleko ama-haurrentzako solairuekin modu bertikalean lotuta egongo da, bi igogailu eta eskaileren nukleo berria erabiliz eraikinaren ipar-ekialdean.

Aurrekontu osotik milioi bat ekipamendurako da, besteak beste, hurrengo hauetarako: pediatriako eta ginekologiako larrialdietarako boxak, pediatriako suspertze gelak, ginekologiako eta pediatriako behaketa gelak, erregistro kardio-tokografikoaren gelak eta lainoztapen gelak. Horrez gain, 10 monitore multiparametriko eskuratuko dira unitate zentralarekin, monitore-haizagailu bat eta beste osagai batzuk, hala nola haurrentzako pisua, neurria ematen duten pisuak, paretako otoskopioa-oftalmoskopioa, negatoskopioak eta ORLko tresneria, esaterako nasofibrolaringoskopio bat.

Suspertzerako eta Esku-hartzerako, teilatuko lanparak, bi esku-ohe irratigarden, elektrokardiografoa, gelditze-orga, ponpa bolumetrikoak eta xiringenak, etab. eskuratu dira.

Asistentzia-jarduera ama-haurrentzako larrialdi zerbitzuan

2010ean, Nafarroako Ospitale Guneko ama-haurrentzako larrialdi zerbitzuak 54.323 paziente artatu zituen. 17.392 Ginekologia eta Obstetrizia arloan artatutako emakumeak izan ziren. Hau da, egunero 48 paziente artatu ziren. Pediatria arloan 36.931 haur artatu zituzten (egunean 101 haur). 2003tik, pediatriako larrialdietan artapenak egonkortu egin dira, Iruñearen inguruan pediatriako larrialdietarako bi zerbitzu anbulatorio jarri dituzte eta.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa