(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Las Hayas Desgaituen Arretarako Zentroa inauguratu du Sarrigurenen asteazkena, 2011.eko martxoak 23


Zentroan desgaitasun fisiko larria eta sakona duten egoitza araubideko 60 leku eta eguneko zentroko 20 leku daude


Las Hayas Desgaituen Arretarako Zentroa

Las Hayas Desgaituen Arretarako Zentroa. Sanz Lehendakaria egoiliar batekin olgetan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Las Hayas Desgaituen Arreta Integralerako Zentroa ireki du gaur goizean Sarrigurenen (Eguesibar).

Zentroan egoitza araubideko 60 lagunentzako lekua egongo da; horietatik 10 artatu handientzat izango dira eta beste 10 jokabide arazoak dituztenentzat. Gainera, eguneko zentroan ere beste batzuk artatatzeko lekua egongo da.

Gaur ireki den zentroak Burlatako Santa María Zentroa ordezkatuko du. Burlatakoan 29 erabiltzaile daude, hortaz, eraikin berriak 51 leku berri edukiko ditu (31 egoitzan araubidekoak eta 20 egunean  zehar artatzeko). Zentro berria Nafarroako Gobernuaren Mendetasunaren Agentziara dago atxikita.

Zentro berria Nafarroako Gobernuaren Mendetasunaren Agentziara dago atxikita.

Zentroa eraikitzea, hau da, proiektua egitea, obra burutzea eta hornitzea 15.013.467 euro izan da.

Eraikina egitea Nafarroa 2012 Planean dago jasota. Plan hori Nafarroako Gobernuak, Union del Pueblo Navarro alderdiaren eta Nafarroako Alderdi Sozialistaren (PSOE) artean hitzartu zuten krisi ekonomikoaren eraginak arintzeko. Plan horretan jaso diren 8 proiektu burutu dira desgaituen arretarako azpiegitura sozialak eraikitzeko. 40 milioi euro inbertituko dira proiektu horietan; dagoeneko 30 milioi euro erabili dira.
Las Hayas Desgaituen Arretarako Zentroa

Sarrigurengo Las Hayas Desgaituen Arretarako Zentroa ( irudia handitu )

Irekiera ekitaldian, Sanz Lehendakariarekin batera izan dira Elena Torres Miranda, Nafarroako Parlamentuko presidentea, María Isabel García Malo, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, José Andía García de Olalla, Eguesibarreko alkatea, eta Carmen Baigorri, Zentroko Familien Elkarteko presidentea.

Las Hayas Zentroa Eguesibarreko Udalak doan lagatako lursailean egin dute, Sarrigurengo Elizmendi kaleko 38. zenbakian. Eraikinak hiru solairu ditu: erdisotoa, beheko solairua eta lehen solairua. Luzetara egindako eraikin handia da, zati horretan zerbitzu orokorrak daude eta handik gelak dituzten beste 3 atal sortzen dira. Hauek dira eraikinaren ezaugarri nabarmenetariko batzuk:

Gelak: Egoitza araubideko 60 lekuak 6 unitatetan daude banatuta, eta unitate horietako bakoitzak 10 ohe ditu. Unitate bakoitzaren erabilera gainerakoena ez bezalakoa izan daiteke, unitate berekoek bakarrik erabil ditzaketen janlekua eta egoteko lekua dituztelako.

Bainugelak: 20 gelak banako bainugela dute, 30 gelak bainugela bat dute gela bikote bakoitzeko eta gainerako hamar gelek ez dute bainugelarik artatu handientzako gelak direlako eta horietan leku gehiago behar delako.

Bainugela geriatrikoak: 6 unitateek bainugela geriatriko handi bat daukate beharrizan zehatzetarako, artatu handientzako unitateak izan ezik; unitate horrek 2 bainugela geriatriko dauzka eta edozein motatako laguntza baliatzeko besteko tokia dute (dutxetarako aulkiak, dutxetarako ohatilak, etab.).

Ekipamendu bereziak: Artatu handientzako 10 geletan sabaiko garabi bana dago. Gimnasioan eta hidroterapia- eta zentzumenen estimulazio geletan ere sistema hori jarriko dute.

Argia: Eraikinaren ezaugarri nagusienetako bat kanpoko argia biltzeko duen gaitasuna da. Gela guztiak oso argitsuak dira eta, horregatik, berotasun eta ongizate handia ematen dute.

Ebakuazioak: Erabiltzaileak edozein solairutatik atera daitezke, beste solairu batera igo edo jaitsi beharrik izan gabe. Beheko solairuko zein lehen solairuko gelek kanpora ateratzeko atea dute arrapalik edo eskailerarik erabili behar izan gabe.

Barruko patioak: Barruko 4 patio daude erabiltzaileek talde txikietan jarrita gozatzeko.

 

Solairu bakoitzaren banaketa

Eraikinak zerbitzu hauek ditu solairu bakoitzean:

Erdisotoa: Langileentzako eremua (aldagelak, atseden gelak), sukaldea, garbitegia, mantenimendua eta instalazioak.

Beheko solairua: Sarrera, harrera eta bisita gelak, eguneko zentroa (okupazio terapiarako gela, atsedengunea eta janlekua), administrarien gunea (administrariak, gizarte langilea, zuzendaritza, liburutegia), medikugunea (medikuaren bulegoa, erizaindegia, botiken biltegia), egoitza araubidean daudenentzako gunea (10 gelako 3 modulu, modulu bakoitzak dagokion egongela du), 3 jangela, 4 patio, horietako batek kirolerako zoladura eta gune estalia du, salgaiak eta hornigaiak sartzeko sarrera.

Lehen solairua: Jardueren gunea (gimnasioa, hidroterapia, podologia eta ileapaindegia, okupazio terapia, zentzumenen estimulazio gela, psikomotrizitate gela), erabilera anitzeko gela (partaide asko izaten dituen jardueretarako, zinea, antzerkia, etab.), egoitza araubidean daudenentzako gunea (10 gelako 3 modulu), 3 janleku, botika kutxa erizaindegiari laguntzeko, jokabide arazoak dituzten egoiliarrentzako gunea erabilera zehatzetarako bisita gela eta laguntzarako egongela dituena, kanpoko lorategi luze bat eta suhiltzaileentzako sarrera.

Proiektua eta obrak

OM Arq estudioak egin du proiektua, zehazki Oscar Mongay eta Maite Mariezcurrenak, eta obrak zuzentzeaz ere arduratu da. Obrak, aldiz, Iruña Construcción eta Fonorte enpresek osaturiko Las Hayas ABEEk egin ditu. Eraikina hornitzeko proiektua ere OM Arq enpresak egin du.

Obrek 2008ko azarotik 2010ko abendura arte iraun zuten eta zentroa 2011ko urtarriletik martxora bitartean hornitu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa