(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

17 osasun zentrok badaukate dagoeneko Internet bidez hitzordua aurrez hartzeko sistema osteguna, 2011.eko martxoak 24


Sistema berria Lehen mailako Arretaren Kalitatea Hobetzeko Planeandago jasota etaotsailean ezarri zuten


Cristina Ibarrola eta Javier Apezteguía ( irudia handitu )

Gaurtik, martxoaren 24tik hasita, Nafarroako oinarrizko hamabi osasun barrutitako (Altsasun, Berriozarren, Burlatan, Cascanten eta Azkoienen, eta Iruñakoak Azpilagañan, Txantrean, II. Zabalgunean, Milagrosan, Rochapean, San Jorgen eta San Juanen) herritarrek haien osasun zentroko medikuarenean hitzordua internet bidez eskatu ahal izango dute. Pasa den otsailaren 14an zerbitzu hori ematen hasi ziren beste bost zentrotan (Iruñako Antsoainen eta Ermitagañan, Atarrabian, Tafallan eta Mendebaldeko Tuteran).

Gauzak horrela, Nafarroako Lehen mailako Arretaren Kalitatea Hobetzeko Planean jasota dauden 17 zentrok eskaintzen dute dagoeneko zerbitzua.    Hala adierazi du gaur Cristina Ibarrolak Lehen mailako Arretaren zuzendariak zerbitzu berria aurkezteko egin den ekitaldian. Javier Apezteguíak Lehen mailako Arretako Zuzendaritzako Kudeaketa Klinikoaren eta Informazio Sistemen Zerbitzuko buruak ere parte hartu du.

Internet bidez hitzorduak hartzeko aukerari esker, Lehen mailako Arreta zerbitzuaren asmoa pazienteen irisgarritasuna hobetzea eta hitzorduak hartzeko orduan bizkorragoak izatea da, bai telefono bidezko hitzorduak bai osasun zentroan bertan lortutakoak, familiako medikuarekin, pediatrarekin, erizainarekin nahiz gizarte langilearekin. Aplikazio informatiko horretan, gainera, profesional bakoitzak telefonoz konpon ditzakeen kontuak daude zehaztuta eta haurren (elikadura, nutrizioa, kolikoa, ariketa fisikoa, ohiko idorreria, higienea, segurtasuna, azaleko arazoak, inkontinentzia, insomnioa) zein helduen (tabakismoa, ariketa fisikoa, ohiko idorreria, higienea, segurtasuna, bizkarreko arazoak, inkontinentzia, insomnioa, pisu arazoak, etab.) ohiturak artatzeko eta zaintzeko orduan jarduteko moduari buruzko informazioa ematen du.

Zerbitzu berriari esker hainbat kontu burokratiko ere konpon daitezke osasun zentrora joan beharrik izan gabe eta hitzordurik gabe: txostenak, ohiko erabilerako errezetak eskatzeko, prozesu kronikoetan aldizka analisiak egiteko, pixohialak berritzeko edo botiken oniritziak lortzeko, ospitaleratutako pazienteen alta edo baja medikoa izateko.

Webgune hauen bidez balia daiteke zerbitzu hori: www.navarra.es edo www.citasalud.navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa