(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 8,17 milioi euroren diru-laguntza eman du urte honetako lehen hiruhilabetean etxebizitzak zaharberritzeko 
osteguna, 2011.eko martxoak 24


Beste milioi bat euro ere eman du barrualdeak berritzen laguntzeko eta energiaren aldetik eraginkorrak direla bermatzeko


Nafarroako Gobernuak, aurten, 8,17 milioi euroko diru-laguntzak eman ditu etxebizitzak oro har zaharberritzeko. Laguntza horiei 1.720 pisuk atera die etekina. Diru-laguntza, batez beste, 4.750 euro da. Jarduera horiek eragin duten aurrekontua, guztira, 22,5 milioi euro izan da.

Milioi bat euro baino gehiagoko diru-laguntzak ere eman dira barrualdeak berritzeko eta etxebizitza babestuen eraikin berrietan energia aurrezteko neurriak gehitzeko.

Etxebizitza guztien artean 509 jarduera traba arkitektonikoak kentzeko izan dira (igogailuak jarri dira) eta 349 jarduera 50 urte baino zaharragoak diren eraikinetan egin dira. Kopuru horiek 2010ko lehen hiruhilekoan izandako kopuruaren antzekoak dira. Gogorarazi behar da 2010ean 6.889 etxebizitza zaharberritu zirela; 36,1 milioi euroko diru-laguntzak eman ziren.

Horren haritik, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza Departamentuak azpimarratu du "datu horiek agerian jartzen dutela etxebizitzak zaharberritzeak harrera bikaina izan duela biztanleen artean, izan ere, 2009ko ekainean Premiazko Neurrien Legea onetsi zenetik, laguntzek 14 puntu egin dute gora, eta, gaur egun, jardueraren balioaren % 16 eta % 50 artekoa da diru-laguntza".

Gogorarazi behar da, zaharberritzeko lanak urte osoan zehar eska daitezkeela eta lan horiek onetsi ahal izateko zenbait baldintza bete behar direla, esaterako, etxebizitza ohiko bizileku egonkorra izatea, eraikinak 12 urte baino gehiago izatea eta pisu bakoitzaren aurrekontua 4.000 euro baino gehiagokoa izatea. Diru-laguntzaren portzentajea hauen araberakoa izango da: jabearen errenta maila, eraikinaren antzinatasuna, familia-unitateko kideak edo energia-hobekuntzak egitea. Kontuan izan behar da Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Kontrolatu eta Ikuskatzeko Planak zaharberritu diren etxebizitza guztiak ikuskatzen dituela, bai hasierako fasean (proiektua egitean) bai amaierakoan (zaharberritu ondoren).

Barrualdea berritzeko eta energia aurrezteko laguntzak

Oro har etxebizitzak zaharberritzeaz gain, Gobernuak etxebizitzen barrualdea berritzeko (sukaldeak,  bainugelak, zoruak eta ateak) diru-laguntzen aparteko programa bat ere badu. Programa hori Premiazko Neurrien Legean jaso zen. Dagoeneko, otsailaren amaieran eguneratutako datuen arabera, 275.000 euro jaso dituzte 128 etxebizitzak.  Obra horiek egiteko aurrekontua, guztira, ia 1,5 milioi euro izan da. Neurri horrek 3.000 eurorainoko laguntzak eskaintzen ditu etxebizitza bakoitzeko. Laguntza horiek lortzeko, pisuek 12 urte izan behar dituzte gutxienez eta etxebizitza jabearen ohiko bizilekua izan beharko da.

Sustatzaileentzako diru-laguntzei dagokienez, Nafarroako Gobernuak krisialdiari aurre egiteko ezarri zituen neurrietako bat 3.600 eurorainoko laguntzak ematea izan zen etxebizitza babestuko eraikin berrietan energia aurrezteko neurriak gehitzen dituztenei. Profesionalen artean harrera onena izan duen neurria da. Zehazki, laguntzak metro karratu bakoitzeko 40 euro dira A energia sailkapena lortzen duten etxebizitzetarako, metro karratu bakoitzeko 30 euro B energia sailkapena lortzen duten etxebizitzetarako eta metro karratuko 20 euro C energia sailkapena duten etxebizitzetarako. Aurten, orain arte, sei promoziotako 244 etxebizitzak kalifikazio horietako bat jaso dute (lauk A kalifikazioa lortu dute). Gobernuak 787.643 euro eman ditu guztira diru-laguntzetan.

Zaharberritzeen inguruko informazio gehiago lortzeko: www.vivienda.navarra.es


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa