(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Online egindako izapideak % 150 hazi ziren 2010ean osteguna, 2011.eko martxoak 24


17.457 idazki, eskaera eta jakinarazpen egin ziren Internet bidez, Administrazio Elektronikoaren Batzordeak jakinarazi duenaren arabera


Administrazio Elektronikoaren Batzordearen bilera

Administrazio Elektronikoaren Batzordeak egin zuen bilera bateko irudia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez aurkeztu ziren eskaera, idazki eta jakinarazpenen kopurua % 150 hazi zen iaz; 2009an 6.980 izan ziren eta 2010ean, guztira, 17.457. Baliabide horren erabilera, beraz, geroz eta gehiago hazi da azken urteetan. Datu horiek eman zituzten ezagutzera, atzo, Javier Caballero, Lehen Presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontsilaria buru duen Administrazio Elektronikoaren Batzordeko kideek.

Bilera berean jakinarazi zuten iaz 345 online zerbitzu berri ezarri zirela Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoaren bidez eta 2010ko abenduan guztira 750 zerbitzu zeudela. Hasieran aurreikusitakoa (650) baino 100 zerbitzu gehiago zeuden ezarrita 2010. urtearen amaieran eta batez beste % 79 eskuragarri, aurreko urtean  baino hamahiru puntu gehiago. Gaur egun 840 kontu izapidetu daitezke online.

Bestalde, Herritarren Karpeta jarri zen abian. Webgune horretan biztanleek eskuragarri dute administrazioaren informazio pribatua: Administrazio historia, Administrazioarekin bideratutako izapideen egoera, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren alerta pertsonalak edo zergen inguruko informazioa. 2010eko abenduaren 31rako 1.500 erabiltzaile baino gehiagok eman zuten alta zerbitzu horretan.

Halaber, urteko laugarren hiruhilekoan, Iruñan eta Tuteran Inf012navarra hiritarrei arreta emateko bulegoak jarri ziren abian. Bulego horietan hiritarrei arreta integrala eskaintzen diete Administrazioarekin dituzten harremanetan laguntzeko.  Gai interesgarriei buruzko informazioa lortu daiteke, administrazioarekin izapideak bideratu, zalantzak argitu, agiriak erregistratu eta izapide telematikoak burutzeko laguntza jaso. Hasierako hileetan 3.095 artapen eskaini ziren aurrez aurre eta 53.750 telefonoz.

Gainera, extr@ plataformak handitzen jarraitu zuen. Horri esker Gobernuko departamentuetan administrazio elektronikoa garatu da. Bitarteko horren bidez 73 prozedura kudea daitezke; 2010. urtean 5.239 espediente izapidetu ahal izan ziren. Aurten bederatzi departamentuk erabiltzen dute plataforma. Toki Administrazio, Ekonomia eta Ogasun eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak baino ez dira falta.

Administrazio prozedurak sinplifikatze aldera, Nafarroako Gobernuak hamasei neurri orokor ezarri zituen 2010ean. Neurri horiek 28 prozeduratan bakarrik aplikatuz gero 34,6 milioi euro aurrezten dira urtean. Ekimen berri horietako bat paperezko kopia baztertzea izan da (fotokopia, kasu askotan konpultsatua); herritarrek hainbat izapidetarako eskaerarekin batera aurkeztu behar izaten zituzten.

Azkenik, gogorarazi behar da, Orange Fundazioak 2010ean argitaratu zuen azterlan baten arabera, Nafarroa herritarren zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea gehien garatu duten Autonomia Erkidegoen zerrendan hirugarrena dela; arauak ezartzen dituen xedapenen % 82 betetzen ditu.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa