(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Espainiako lehenengo etiketa ekologikoa atera du garraiorako eta logistikarako osteguna, 2011.eko martxoak 24


Horren bidez, sektoreko enpresek ingurumenaren eta energia aurreztearen esparruetan duten konpromisoa areagotzea eta enpresa horien lehiakortasuna hobetzea lortu nahi da


Transcripción textual del video

Garraio Zuzendaritza Nagusiak garraioaren eta logistikaren sektorera bideratutako lehenengo Zigilu Berdea edo ekolabela aurkeztu du. Zigiluaren bidez sektoreko enpresen konpromisoa areagotu nahi da ingurumenaren eta energia-aurreztearen esparruetan, eta enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da. Horrez gain, Zigilu honi esker, garraio eta logistika zerbitzuak kontratatzen dituzten bidaiariei eta enpresei bermatzen zaie jasotako zerbitzua ingurumena errespetatzeko eginera onenen arabera ematen dela, nazioarteko parametroei jarraituz.

Nafarroako Gobernuak, Garraio Zuzendaritza nagusiaren bidez, garapen jasangarriaren aldeko apustuaren barruan, garraioaren eta logistikaren sektorera bideratutako lehenengo Zigilu Berdea edo ekolabela aurkeztu du. Zigiluaren bidez, sektoreko enpresek ingurumenaren eta energia-aurreztearen esparruetan duten konpromisoa handitu eta enpresa horien lehiakortasuna hobetu nahi da. Horrez gain, Zigilu honi esker, garraio eta logistika zerbitzuak kontratatzen dituzten bidaiariei eta enpresei bermatzen zaie jasotako zerbitzua ingurumena errespetatzeko eginera onenen arabera ematen dela, nazioarteko parametroei jarraituz.

Zigilu Berdearekin Nafarroan benetako ingurumen-inplikazioa lortu nahi da logistikako enpresen, merkantzien eta bidaiarien garraiorako enpresen aldetik. Modu horretan, enpresek isurketak murriztearekin batera kokapena hobetuko dute, bereganatutako konpromisoarekin arduratsuak eta koherenteak diren ekintzak gauzatuz. Garraio Zuzendaritza Nagusiak emango du Zigilua eta, horrela, independentzia bermatuko du.

Zigilu Berdea Herri Lan Departamentutik Logistika eta Garraioaren Klusterreko Zeharkako Gaien Foroaren bidez abian jarritako zortzi proiektu berritzaileetako bat da; proiektu horien bidez Nafarroan sektore horretako enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da, eta garraioaren eta logistikaren jarduerari datxekion zeharkako izaera dela bide, hobekuntza horiek enpresa-ehun osoan eragin positiboak izango dituzte.

Nafarroako Gobernua aitzindaria da gai honetan, Espainian lehenengoz jarri baita abian mota honetako ekimena. Horren bidez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak garraio-enpresei lehiakorragoak izateko aukera ematen die, irudian inbertituz eta balio diferentzial bat sortuz. Horrela, onurak lortuko dituzte, bezeroek modu positiboan baloratuko baitituzte, besteak beste.

Ekolabel berri hau metodologia zientifikoarekin sortu da. Beste herrialde batzuetako beste sektore batzuetan zigiluei dagokienez dauden eginerei buruzko ikerketa hartu da oinarri, baita garraio eta logistika zerbitzuen bizi-zikloari buruzko azterketa ere. Modu horretan, irizpide objektiboak eta neurtzeko modukoak ezarri nahi izan dira.

Proiektua egiteko, Nafarroako Gobernuak sektorearen parte-hartzea izan du proiektuaren fase guztietan, eta proiektua garatzeko Novadays eta Human Management Systems aholkularitzekin lan egin du.

"Zigilu Berdea" lortzea

Datorren maiatzaren 1etik aurrera, garraioaren eta logistikaren sektorean "Zigilu Berdea" lortu nahi duten enpresek eskaerak bidali ditzakete. Horretarako irizpide batzuk bete behar dituzte eta ezarritako epean helburu batzuk lortzeko konpromisoa hartu behar dute. Irizpide horiek hurrengo hauen ingurukoak izango dira: uraren kontsumoa, elektrizitatearen kontsumoa, CO2-ren isurketak atmosferara, beste gas batzuen isurketak, ingurumenaren eta garraiatze eraginkorraren arloko prestakuntza, hondakin arriskutsuen eta isurien kudeaketa egokia, hornitzaileen homologazioa, flota berritzea eta arriskutsuak ez diren hondakinak birziklatzea.

Zigilua Garraio Zuzendaritza Nagusiak emango du eta bi urteko balioa izango du, eta ondoren berritu egin beharko da. Aipatzekoa da ez duela kosturik edo tasak ordaintzerik eragingo, ez lortzeko ez baliozkotzeko. Ziurtagiri hori ematean, enpresaren eta Zuzendaritza Nagusiaren artean dokumentu bat sinatuko da, eta bertan alderdiek euren gain hartutako betebeharrak eta eskubideak jasoko dira.

Etiketa ekologiko hori ez da ISO bat, Zigilu Berdearen ziurtagiriarekin enpresa bakoitzaren konpromiso indibidualak gainditzen dira eta. Sektoreko eta eskualdeko konpromisoa da, eta modu independentean finkatutako irizpideak berdinak dira enpresa guztietarako. ISOn, aldiz, enpresa bakoitzak bere irizpideak finkatzen ditu. Era berean, ziurtagiri diferentziala da, printzipioz Nafarroan jarduerak gauzatzen dituzten enpresek soilik lor dezakete eta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa