(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ia 3 milioi euro inbertitu ditu Atarrabiako Kultur Etxe eta Liburutegi berria egiteko ostirala, 2011.eko martxoak 25


6 milioi euro baino gehiagoren aurrekontua izan du eta udalak eta Kultura Ministerioak ere finantzatu dute


Corpas kontseilaria, Gobernuko ordezkaria, Elma Sáez, eta Atarrabiako alkatea, Peio Gurbindo, herriko kultur etxea inauguratzeko ekitaldian ( irudia handitu )

Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas, Atarrabiako Kultur Etxe eta Liburutegi berria inauguratzeko ekitaldian izan da gaur goizean. Harekin batera izan dira Peio Gurbindo herriko alkatea eta Elma Sáiz Nafarroako Gobernuko ordezkaria. Kultura sustatzeko bi gune horiek egin berri den eraikin bat partekatuko dute, 5.000 metro koadro baino gehiago dituena. Eraikin hori egiteko 2.880.268 euroko diru-laguntza eman du Nafarroako Gobernuak.

Eraikin berriak 5.413 metro koadro eraiki dauzka guztira eta hauek osatzen dute: ekitaldi areto bat 299 eserleku eta minusbaliatuentzako lekua dituena, agertokia, erakusketa gela, bulegoak, erabilera anitzeko eta arte eszenikoetarako gelak eta biltegiak; liburutegian irakurtzeko 91 leku daude, horietatik 61 helduentzat eta 30 ume eta gazteentzat, horiez gain 9 ordenagailu egongo dira jendeak erabiltzeko. Liburutegi berriak 22.000 agiri gordetzeko lekua izango du, gaur egungoa baino 4.000 gehiago.


Eraikinaren irudia ( irudia handitu )

ACR enpresak egin duen proiektuaren aurrekontua 6 milioi euro baino gehiago izan da. Esan bezala, kopuru horretatik 2.880.268 euro eman ditu Nafarroako Gobernuak, hau da, aurrekontu osoaren % 46. Bestalde, Atarrabiako udalak 2.105.216 euroko laguntza eman ditu. Kultura Ministerioak ere 1.000.000 euroren diru-laguntza eman du. 2009an 200.000 euroko zenbatekoa lortu zen PSNren zuzenketa bati esker. 

Gaur egun Nafarroan 43 kultur etxe eta 17 zentro soziokultural daude guztira. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa